2011/02/22

BERBALAGUN, EGIN JAUZI KORRIKAREN ALDE!!!!

Barakaldoko AEK euskaltegian oso ekintza interesgarria proposatu dute: ZUBISALTOA!!!!

Martxoaren 12an izango da, goizean (ordua zehazteke). Gipuzkoara joango gara, Azkoititik hurbil dagoen Azkaratera eta bertan, Korrikaren aldeko saltoa egingo dugu.
Beraz, korrika-petoak jarriko ditugu jauzi egiteko.
Hona hemen prezioak (oso herrikoiak):
-10na euroan zubisaltoa
-20na euroan zubisalto eta gomasaltoa
-25na euroan gomapendulua
Norbaitek jauzi mota guztiak nahiko balitu, 50 euroan utziko liokete multzoa

Izena emateko: Barakaldo, Sestao eta Santurtziko AEK euskaltegietan.
Gehienez 40 lagun izango gara.

Maitatu, ikasi, ari, JAUZI....Euskalakari!!!!!!

3 comments:

  1. Anonymous9:09:00 PM

    zein da ezberdintasuna gomasalto eta zubizaltoen artean? eta gomapendulua??? bideorik jarri ahal duzue?(edo grafikoa den zeozer) eskerrik asko! eta barkatu ezjakintasuna...

    sarai

    ReplyDelete
  2. Berbalagun6:05:00 PM

    Hona hemen ERTZ enpresaren azalpena, beraiek baitira honetan profesionalak:

    "Guk asmatutako salto hau pendulu moduko gomasaltoa bezala defini daiteke, edo material elastikoa erabiliz egindako zubisaltoa bezala, hau da goma bidezko salto pendular modura.

    Zubisaltoa valsa baldin bada eta gomasaltoa rock&roll, hau rock&roll akrobatikoa izango litzateke. Senti zaitez kometa tornado baten erdian. Baina, gure salto monitoreek ohi duten moduan, seguritate neurri guztiak bikoiztuta (ala hirukoiztuta) eta materialik hoberenekin: 2 zangouhal, soinuhala, eta zeuri egokitutako gomarik onenekin."

    Antza goma, elastikoagoa da eta horrek jauzi mota desberdina izatea ahalbidetzen du.

    ReplyDelete
  3. berbalagun6:07:00 PM

    Zubisaltoa: gerritik lotuta
    Gomasalto eta gomapendulua: oinetatik lotuta

    ReplyDelete