2011/05/04

Egunero dokumentala





Ostiral honetan, maiatzak 6, 19:00etan Egunero dokumentala eskainiko du Kultur Etxeak. Ondoren UPV/EHUko irakasle kaleratuekin solasaldia izango dugu. Hona hemen sinopsia:
Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu? 1990ean galdera bera egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateko 97 irakaslek funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kalerapenen arriskuak, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahiketa ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera behartu zituzten . Sinatu ez zuten horietako batzuek, gaur egun, 20 urte geroago, EHUko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu hau, EHUren historia errepresiboaren testigantza.

*Ezin da! performacearen bideoa web orrialdean (http://www.kulturetxea.com/) ikus dezakezue. Goza ezazue!

No comments:

Post a Comment