2011/06/18

Eki Eguna Mamarigan



Urtero bezala, ekainaren 23an, osteguna, Eki Eguna izango dugu Mamarigan. Uda ate joka daukagu eta Mamarigan egitarau aparta prestatu dute honen etorrera ospatzeko. Egun aparta, magikoa sua magikoa baita. Magia hau ager dadin honako egitaraua prestatu dute:

19:00etan erromeria Patxi Perezekin.

21:30ean kalejira auzoan zehar.

22.00etan tinbalada berezia. Honen ostean Pitxiritxia erreko da. Ezetz asmatu zer erreko den!

Anima zaitezte eta etorri !

Gora Mamariga, gora Kultur Etxea!

No comments:

Post a Comment