Hurrengo ostiralean, hilak 20, Bai Esan Santurtziko euskara elkarteak antolatuta, Buah txabal! antzezlana ikusteko aukera izango dugu 19:30ean eta doan Music tabernan. Unai Iturriagak idatzitako antzezlan honek gazteei euskararen inguruan ausardiaz hitz egitea du helburu.
Buah txabal! ez da, beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, sustatzaileen arabera, lan tresna bikaina da euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean diharduten guztientzat: elkarteak, herri-administrazioak, ikastetxeak, gazteguneak...
Oro har publiko gazteari zuzendutako antzezlan bat da, baina ez bereziki gaztetxo-gaztetxoei, 17 urtetik aurrerako publikoari baizik. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, antzezlanean azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean soilik gertatzen.

Music tabernan izango da, Joan XXIII.a kalean. ZATOZTE DENOK!!! Info+ hemen: http://baiesanturtzi.blogspot.com/
ReplyDeleteBarakaldon ikusi ahal nuen abenduan, eta barrez lehertzeko modukoa dela esan behar.
ReplyDeleteADI!!! ORDU-ALDAKETA: 7:30ean hasiko da, eta ez 8etan.
ReplyDelete