pestaƱak

Euskal Herriko altxorretan barrena


Txirrindula, gogoa eta Euskal Herriko bide, mendi, bidezidor eta herrixkak. Hori behar izan du dokumental honen protagonistak altxor berezi hau sortzeko. 

Kamara eskuan, Euskal Herriko txoko eta lekuak erakutsiko dizkigu. Eta ikusteko bi aukera izango dugu Ezkerraldean: 

Lehenengoa, Sestaon, Txirbilenea Kulturgunean, azaroaren 4an. Arratsaldeko 19:30ean dokumentala ikusteko aukera egongo da.

Bigarrena Santurtzin, La kelo gaztetxean, azaroaren 29an arratsaldeko 20:00etan.

Etorri gurekin Euskal Herriko altxorrak deskubritzera!!!!

Gerria astindu!!!

Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak, ikastaro oso interesgarria antolatu du. Hurrengo azaroaren 6an eta 13an sabel dantza tailerra izango da San Bizenteko kultur etxean, arratsaldeko 19:00ean

Plaza mugatuak daude eta dohainik izango da!!! Animatu eta izena eman, ariketa fisikoa euskaraz egingo dugu eta primeran pasatuko dugu!!

Izena emateko: sasiburu@gmail.com

Ezkerraldeko Berbalagun ikasturte hasiera mundiala!






Hil honen 18an Ezkerraldeko Berbalagun ikasturte berriari ekiteko asmoz aurkezpena egin zen Santurtzin. Ezkerraldeko 50 lagun elkartu ginen. Bertan Barry Manleyren bakarrizketaz gozatu, barre egin, kantatu eta txisteak ere kontatu ziren.
Ostean, trikitilari eta pandero joleak lagunduta Txitxarran dantzatu, kantatu eta ondo pasa genuen. 2 pertsonentzako afari baten zozketa egin zen.
Aurkezpenaren ondoren ikasturte honi heltzeko indarberrituta sentitzen gara! Beraz, euskara berriro ere gure herrietako kaleetan hedatzeko prest gaude aurten!
Zu ere prest al zaude?

EKUADOR euskaraz deskubritu nahi??? Zatoz Portugaletera!!!



DATA: Urriak 30 Asteazkena
ORDUA: 19:30ean
LEKUA: Santa Klara Kulturtegia (goiko aretoa) Portugalete

Bidaiarien txokoan hilabete honetan EKUADORrera goaz. Herrialdea ondo baino hobeto ezagutzen duten Mikel Condek eta Julio Cuadrak haien esperientzia kontatuko digute: Andeak, Rio Bamba, komunitate mestizoak eta indigenak, Chimborazo mendia, kostaldea, oihana, Rafael Correa, EMI...


ITSASOARI BEGIRA



SanturZinen, Santurtziko Film Laburren 1. Zinemaldian, parte hartu zuen euskaraz egindako film labur bakarra. Berbalagun den Gorka Bovedak egina da.

Filmaren laburpena:

Santurtzi, 1937ko maitzaren 21a. Habana itsasontzian 200 emakume 4000 umerekin atzerrira abiatu ziren Gerra Zibila atzean uzteko asmoarekin. Santurtzi eta bere bizitza osoa atzean utzi behar izan zituen emakume baten istorioa ezagutuko dugu bere ilobiari bidalitako gutun baten bitartez.

Film laburra ikusteko:

http://youtu.be/7YYonUVflu0

"Portu-Bilbo" trenbidearen 125garren urteurrenaren erakusketari buruzko BISITA GIDATUA



"Portu-Bilbo" trenbidearen 125garren urteurrenaren erakusketari buruzko BISITA GIDATUA euskaraz eta doan!!! Portugaleteko RIALIA museoan izango da, etorri nahi izanez gero bidali emaila honako e-postara: alfre-e@aek.org

DATA: Urriak 17 osteguna
ORDUA: 16,30ean
LEKUA: RIALIA museoa (La Canilla pasealekua - Portugalete)
 

Pilates ikastaroa Sestaon

Bihartik aurrera, pilates ikastaroari ekingo diogu. Iaz hasitako ikastaroa da eta aurten bi talde izango ditugu asteartero. 18:30-19:30 eta 19:30-20:30, Sestaoko AEKn.

Oraindik izena eman daiteke! Animatu eta osasuna zaindu euskaraz!!!


EZKERRALDEKO BERBALAGUN AURKEZPEN FESTA!!!

Hurrengo ostiralean, urriaren 18an, galdu ezin duzuen hitzordua dugu: EZKERRALDEKO BERBALAGUNON FESTA!!!!

Bakarrizketa, zozketak, bideoa, kalejira,.... Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Dorretxean.

Animatu eta etorri!!! Primeran pasatuko dugu eta Ezkerraldeko beste berbalagunak ezagutzeko aukera izango dugu!!!!

GAUR EUSKARA PRAKTIKATU, BIHAR EUSKARAZ BIZI!!!!

Jon Arretxeren "19 kamera" liburuarekin irakurketa tailerra Portun



Aurten ere  helduentzako irakurketa tailerra jarriko dugu martxan, iazkoari jarraipena eman nahian. Tailerraren asmoa da euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea eta irakurtzeko ohitura sustatzea. Herriko irakurzale guztiak zaudete, beraz, gonbidaturik. Hilean birritan, astearteetan, Santa Klara kulturtegian elkartuko gara irakurritako liburuari buruzko iritziak elkartrukatzeko.

DATA: Urriaren 8a eta 22a
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (Portugalete)
ORDUA: 18,00-19,00

Saiootan tailer-kide bakoitzak etxean irakurritakoa, idazlearen estiloa, pertsonaiak eta, oro har, literatur kontuak izango dira solasgaiak. Parte hartu nahi baduzue, jo ezazue euskara@portugalete.orghelbidera eta tailerraren inguruko xehetasun guztien berri emango dizugu.

Txokolatezko bonboiak egiten ikasteko tailerra Portugaleten



Zatoz txokolatezko bonboiak egiten ikasteko tailerrera!!! Horretan aditua den sukaldari batek pausu guztiak irakatsiko dizkizu. Ez duzu ezer eraman beharko. Eman izena honako helbide elektronikora posta bat bidalita: alfre-e@aek.org

DATA: Urriak 9 asteazkena
ORDUA: 19:30
LEKUA: Elai-Alai taldearen txokoa (Santa Maria kalea-PORTUGALETE)

URRIKO AGENDA

Ikusi, aukeratu eta parte hartu!!!!! Ikasturte berriari irribarretsu ekin!!!