2014/11/06

Errigoraren udazkeneko kanpaina abian da!

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. 
Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu. Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea, eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau. 50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker. Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu zehatzetara joango da: 
– Egoera larrian den Lodosako ikastolara
– “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera
– Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera
Gure haur hezkuntzako eraikinetan eta eraikin nagusiko sarreran ere ikusgai jarri ditugu saskiak produktu guztiekin. Azaroaren 10a bitarte izango duzue eskaera egiteko aukera Ezkerraldeko AEK euskaltegietan eta herri bakoitzean hainbat lekutan.

Bideoa: ERRIGORA

No comments:

Post a Comment