2014/11/26

Hiperrealismo erakusketa-Kronika

Pasa den ostiralean, Bilboko Arte Eder museora joan ginen Santurtziko Berbalagunok bertan zain genuen erakusketa ikusteko gogoz. Gaur egun, bizirik dirauen arte estilo hau, 70 hamarkadan sotu zen aldi berean Ameriketako zonalde ezberdinetan. Ostera, Europara ere heldu zen. Hain dira handiak eta hainbeste dira detaileak, non urteak behar izaten dituzten horrelako artelanak egiteko. Hurbiletik begiratu eta hamaika detailetxo eta ñabardura ikus daitezke eta urrundu ahala nolabaiteko zorabioa sentitzen da. Argazkiak objektiboak ez direla aldarrikatu nahi zuten eta dute, irudian zer agertu eta zer ez agertu erabakitzen den momentutik subjektiboki jokatzen baita. Are gehiago, egun irudiak editatzeko hainbeste aplikazio, programa eta abar izanda, nork pentsa dezake kontrakoa?

No comments:

Post a Comment