2014/11/10

Hiperrealismo erakusketan bisita gidatua

"Mugimendu hiperrealistari buruz Europan egiten den lehen atzera begirako erakusketa handia izango da, eta hainbat bildumatako 68 lan bilduko ditu, margolaritza estilo horretako egile adierazgarrienek egindakoak: mugimendua sortu zenetik –hirurogeiko hamarkadaren erdialdetik– gaur egunera bitartean Estatu Batuetako aitzindariek nahiz nazioarteko bilakaerari esker mugimenduarekin bat egin duten beste hainbat herrialdetako egileek egindakoak. Guztira, 34 egileren obrak izango dira ikusgai; Estatu Batuetako lehen maisuenak ez ezik –John Baeder, Tom Blackwell, Chuck Close, Don Eddy, Richard Estes eta Ralph Goings, besteak beste–, baita gaur egungo margolarienak ere." (Bilboko Arte Eder museoa)

Santurtziko Berbalagun egitasmoak erakusketa hau ikusteko bisita gidatua antolatu du Bilboko Arte Eder museoaren laguntzaz.

Eguna: azaroaren 21ean, ostiralean
Ordua: 18:15ean
Lekua: Museoaren ate nagusian
Sarrera: dohainik
Izena ematea: azaroaren 14a, ostirala, azken eguna. ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi behar da.

No comments:

Post a Comment