2014/11/17

Olentzerori euskaraz idatzitako gutun sariketa


Euskal kulturan erro sakonak dituen Olentzero da gutunen hartzailea. Erdi pertsona erdi mitoa den pertsonaia honek neguko solstizioaren sinbologia osoa biltzen du. Urtaro honetan gizakiak joera nabarmena erakusten du besteekiko harremanetarako.

Sariketa honetan adin guztietako santurtziarrek dute parte hartzea, adinaren arabera banatutako kategoriaren batean.

Txikienen lanak bilduko diren arren, ez dira euren artean lehiatuko, parte hartzea baloratuko baitzaie eta euren lanak jendaurrean jarriko dira Gabonetan Santurtziko Udalak urtero jartzen duen jolas-parkean.

Aurkezteko epea: azaroaren 12tik abenduaren 12ra.
Lekua: Santurtziko Udaleko Euskara eta Kultura Arloan (Casa Torre Jauregian)
 

No comments:

Post a Comment