2014/11/26

Pagasarri eta Ganekogorta-Kronika


Gutako gehienak, aspaldian trena hartu gabekoak ginen eta garraio hauxe bera aukeratu genuen Zabalburura heltzeko. Handik Pagasarribidea kaletik igo ginen lehenengo mendira, Pagasarrira. Bizkaiko mendirik igoenetarikoa da. Horregatik ez zen harritzekoa izan, igande honetan nahiko lagun ibili izana aldapan gora eta behera. Pagasarri puntan dagoen tabernan geratu eta bertan hamaiketakoa egin genuen. Horren ostean, Ganekogortaraino igo eta bertakoa duzue honako argazkia. Ondoren, pixakanaka-pixakanaka bide zaharretik jaitsi ginen. Goiza mendian egin ostean gustura hartu genuen bazkari gozoa eta seguru asko, nik bezala baten batek ere axubetak izango ditu. 

No comments:

Post a Comment