2014/12/16

Gozogintza ikastaroa-kronika

Pasa den larunbatean, Santurtziko La Kelo Gaztetxean izan zen gozogintza ikastaroa.
Bertan elkartu eta Leireren argibideei jarraituz bi koloretako bizkotxoa, torrijak eta palmeratxoak egin genituen.
Palmeratxoak egitean inprobisatu genuen: batzuk eztiarekin, beste batzuk txokolatearekin, besteak karameluarekin, ... Umm! A ze gozoa zen sukaldean sortutako usaina!
Uste baino lehenago bukatu genuen, 13:00ak aldera. Zikindutakoa garbitu eta dena jaso ostean poz-pozik joan ginen etxera. Nork bere lagun eta familiakoek dastatzeko gozoak eskutan askaria eta gosari ederrak egin ditugu asteburuan.

Torrija errezeta
Bi koloretako bizkotxoa
Palmeratxoak

No comments:

Post a Comment