pestaƱak

Portugaleten GURASOLINPIADAK laster

 
 
Gurasoek eta seme-alabek EUSKARAZ elkarregaz ondo pasatzeko Portun 
GURASOLINPIADAK egingo ditugu datorren apirilaren 5ean larunbatean.
Izena emateko azken eguna: apirilaren 1a astelehena.
 
DATA: Apirilak 5 larunbata
ORDUA: 11:30ean
LEKUA: La Canilla ibiltokia 
IZEN EMATEA: alfre-e@aek.org edo euskara@portugalete.org 
 

Nabarnizera Gernikako Mendilagunekin batera


Hil honetan ere Gernikako Mendilagunek haiekin mendira joateko gonbidapena luzatu digute. Larunbat honetan, martxoaren 29an, Nabarnizera joango dira eta Gernikatik aterako da autobusa. Honen prezioa 5 euro izango da. Bertan 15 bat kilometro oinez egin eta Gernikara bueltatuko dira.
Izena eman nahi izatekotan idatzi ondoko helbidera: gernika_berba@aek.org

Familian euskaraz jolasean-Kronika


Pasa den larunbatean Santurtziko Aek euskaltegian elkartu ginen guraso, ume eta monitorea. Eguraldia kaskarra zen, baina euskaltegi barruan gozo-gozo egon ginen.
Bertan Begok erakutsi zizkigun hainbat jolas. Lehenik eta behin, elkar ezagutzeko "katu katu" jolasean ibili ginen. Honen ostean, kantatzen, korru jolasetan, dantzan, ... gustura aritu ginen ume eta gurasoak.

Hain gustura, ezen konturatu orduko bukatu baitzen saioa!

Eskerrak eman nahiko genizkieke Begori eta Urtxintxa eskolari familian euskaraz jolasteko aukera hau eman izanagatik.

"Desentxufatuak" antzezlana

Barakaldoko Hizkuntza eskolak proposamen dibertigarria dakarkigu: "Desentxufatuak" antzezlana, Biko teatroa taldearen eskutik.

Noiz: Martxoak 26, asteazkena
Non: Barakaldoko Hizkuntza Eskolan
Ordua: 18:30

Saio ireki eta doakoa izango da; galdu behar al duzue???

Gogoratu: Ostiralean BADU BADA erakusketara

Ostiralean, martxoak 28, elkarrekin joango gara Ezkerraldeko berbalagun batzuk Badu Bada erakusketara.

Bilboko Alhondegian, 17:00etan, izango da bisita, eta oraindik leku libreak daude. Animatu eta etorri!!!

Izena emateko: ezkerraldea@aek.org

Euskal kanta tailerra-Kronika

Aurreko ostegunean 5 lagun elkartu ginen euskal kantei buruz gehiago jakiteko asmoz. Bertan bakoitzak aukeratutako kanta aurkeztu zuen, aukeraketaren arrazoiak eman, egileari buruzko informazioa, honi buruzko pasarteak kontatu eta azkenik entzun genituen.
Bertan Xabier Leteren "Xalbadorren heriotza", Benito Lertxundiren "Baldorba" eta "Bizkaia maite", Imanol Larzabalen "Zergatik" eta Ruper Ordorikaren "Zaindu maite duzun hori" kantei buruz hitz egin genuen; baita entzunez haiekin gozatu ere!
Azkenik gure helburua betetzea lortu genuen eta pozik atera ginen. Hori dela eta hurrengo hilean beste kanta batzuk aukeratuta berriro elkartzea eta beste saio bat egitea erabaki genuen.
Hurrengo saioa apirilaren 10ean, ostegunean, izango da arratsaldeko 19:00etan Santurtziko Aek euskaltegian.
Parte hartu nahi izanez gero bidali mezua ezkerraldea@aek.org helbidera zure izena eta aukeratu duzun kantarena adieraziz.

Cup Cake ikastaroa-Kronika


Aurreko asteazkenean Mamarigako Kultur Etxean elkartu ginen ikastaro gozo hau egiteko eta txokolatezko armiarma polit itxurakoak egin genituen.

Errezeta ez da zaila. Hauxe duzue:

Osagaiak
16 cup cake egiteko osagaiak: 150 gr gurin, 300gr azukre (postreak egiteko azukrea), 4 arrautza, 225 gr irin, azal (sobre) bat legamia, 4 koilarakada esne kondentsatu, 125ml esne eta 60gr kakao hauts.

Pausoak

Bol batean irina eta kakaoa nahastu. Beste bol batean, gurina eta azukrea nahastu ondoren, arrautzak bota.
Irinari eta kakaoari legamia bota. Ondoren, bi oreak, alde batetik, irina, kakaoa eta legamia; bestetik, gurina, azukrea eta arrautzak, nahastu eta esnea bota (esne arrunta eta kondentsatua).
Oharra: osagaiak ondo nahastu, irabiatu daitezke, ore uniformea lortzeko.

Hau guztia egiten dugun bitartean, labea piztuta egongo da 180 gradutan.  Moldeak hartu, orea bota eta labean sartu 15-20 minutuz (labearen arabera). Labeak haizegailurik badu, 160 gradutan.

Beste alde batetik, cup cake-ak betetzeko erabiliko dugun orea (betegarria) prestatu behar da. Horretarako: 200gr txokolate, 75gr irin eta 3 koilarakada esne kondentsatu. Hau guztia ondo nahastuko dugu. Prozesua errazteko txokolatea mikro-uhinean berotu.

Frosting-a baino ez zaigu falta. Egiteko 120gr kakao, 100gr gurin eta 120gr azukre behar ditugu. Osagaiak ondo nahastu irabiagailua erabiliz.

Amaitzeko, gure madalenatxoak labetik atera, hozten utzi eta erdi-erdian zulo bat egin betegarria sartzeko. Gainetik frosting-a bota.

Gure cup cake ederrak apaintzeko fondant izeneko azukrea erabil dezakegu. Hau erabiliz edozein irudi egin ahal izango dugu gure madalenei itxura pertsonalizatua emanez.

Prest jateko!

Portugaleten bihar JO TXISTUA GAZTE hitzaldia!!!







Txistularien historia eta danbolinteroen kulturari buruzko hitzaldia emango du Jose Inazio "Piter" Ansorenak. Gaur egun Donostiako txistularien udal bandako zuzendaria da eta makina bat urtez umeei irribarrera ateratzeko MIRRI izaten ibili da.

DATA: Martxoak 25 asteartea
ORDUA: 19:30
LEKUA: Santa Klara kultur etxea (Portugalete)

Irteera, bertan behera


Datorren astebururako programatuta zegoen irteera, Otsua-Enea sagardotegira, bertan behera utzi beharko da.

Oso pertsona gutxi animatu gara. Barkatu eragozpenak!

Portugaleten IKTen laborategia prest



Parte-hartzaileek sakelako telefonoaren bidez zein argazki-kameraren bidez ikasiko dute bi minutuko bideoa nola egituratu, grabatu eta editatu. Horrez gain, sortutako lanek Kmovie bideo lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Sarietan 12.000€ banatuko dira. 


DATA: Martxoaren 20an eta 26an.

ORDUA: 17:00-21:00
LEKUA: Portugaleteko Gazte Gela
IZEN EMATEA: kitlab@bizkaia.net edo euskara@portugalete.org 
ANTOLATZAILEAK: Bizkaiko Foru Aldundia eta Portuko Udaleko Gazteria Saila
OHARRA: 16 eta 32 urte bitartekoentzat da

Barakaldotik Hernanira... TXOOTX!!!!

Barakaldoko euskaltzaleak elkartu eta Hernanira bidea hartuko dugu hurrengo martxoaren 29an. 
Sagardotegira bazkaltzera joango gara, aurretik paseotxo bat emanda. Bazkalostean, gauak harrapatu baino lehen, Barakaldora itzuliko gara. Giro polita eta euskalduna sortzeko asmoarekin elkartu dira Sasiburu euskara elkartea, Herrikolore eta Barakaldoko AEK

Etxean geratu behar al zarete???

Eguna: Martxoak 29 (larunbata)
Ordua(k): 11:00etan Barakaldotik irten (epaitegi atzeko bus geltokitik)
                 21:00etan buelta Barakaldora
Sagardotegiko menua + autobusa: 40€
Tiketak: AEK euskaltegian (martxoaren 26a baino lehen)

Eskuratu zure txartela eta etorri gurekin!!!! TXOOOOTX!!!!!

Kakorratz ikastaroa


Hil honetan ere Kakorratz ikastaroa izango dugu Santurtzin. Kakorratzak erabiliz txanoak, idunak, txalekoak etabar egin daitezke. Merkea eta praktikatuz gero, erraza izan daiteke. Zerbait jakin edo ez, elkarri lagunduz gehiago ikas dezakegun ikastaroa dugu.

Santurtziko Aekn hil honen 26an, asteazkenean, goizeko 10:00etan izango da eta hurrengo saioa ordu berean apirilaren 2an, asteazkenean.

Izena eman nahi izanez gero ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

Portugaleten TALO TAILERRA


Hirugiharra, txorizoa, odolkia, solomoa... Hauetariko edozein jaki taloekin batera dastatzea OSO GUSTOKO DUGU. Baina taloa zelan egiten da? Erandioko baserritar baten laguntzarekin taloa egiten ikasi ahalko duzu. Zatoz tailerrera, ez duzu osagairik ekarri beharko, osagai guztiak guk eramango ditugulako.

Izena emateko bidali posta bat honako helbidera: alfre-e@aek

DATA: Martxoaren 19a asteazkena
LEKUA: Tajuz Txo txokoa (Maestro Zubeldia kalea, 2 - hesi beltz batetik sartzen da) PORTUGALETE
ORDUA: 19:00etan

Familian euskaraz jolasean


Guraso eta umeei zuzendutako saioa izango dugu Santurtzin. Urtxintxa Eskolako kideak jolas batzuk azaldu eta bertan praktikan jarriko ditugu. Familian euskaraz jolasteko aukera izango dugu eta aurrerantzean nahi dugunean seme-alabekin jolasteko erabili ahal izango ditugu. Gurasolagunen lehenengo ekintza izango da, baina berbalagun edota guraso euskaldun guztiak gonbidatu nahi ditugu gurekin parte hartzera.

Hil honen 22an, larunbatean goizeko 11:00etan Aek euskaltegian elkartuko gara ordu eta erdiko saio hau egiteko.

Izena eman nahi izanez gero ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi seme-alaben adina adieraziz.

Santurtziko berbalagun prentsaurrekoa-kronika

)

Atzo eguerdian Santurtziko taberna baten elkartu ginen Iker, Aitor eta Arrate. Iker, berbalagun proiektua abian jarri zuen dinamizatzailea izan zen. Hasieratik proiektuak oso harrera ona izan zuen 100 lagun hasi baitziren. Bera bi urtez aritu ostean Aitorrek hartu zuen lekukoa hiru urtez aritu zelarik. Aitor ibili zenean 200 bat lagun izatera heldu zen. Urrian Arrate hasi zen eta egun 140 berbalagun inguru eta 25 gurasolagun dabiltza. Asko izan dira proiektutik pasatu izan direnak eta dabiltzanak, eta hauetako askok haien harremanak euskaraz izatea lortu dute. Ezagun euskaldunak, lagun euskaldunak eta koadrila euskalduna izatea lortu dute. Hau da, proiektuaren helburua betetzea lortu dute.
Argi geratu da Santurtzin euskaraz bizi nahi dugula eta proiektuaren bitartez Santurtziko euskaldun sarea gero eta handiagoa dela. Taldetan elkartzeaz gain, agendan agertzen diren ekitaldietan parte hartuz herriko beste euskaldunak ezagutzeko aukera izaten dugu. Uste baino gehiago baikara.
Proiektu honetan berbalagunak dira motorea, baina honen guztiaren atzean Aek, Udal euskaltegia, Udala, Bai Esan euskara elkartea eta dinamizatzailea gabiltza lanean.
Proiektuan alai aritu gara, baina oraindik ere asko dago egiteko; eta horri ekiteko gogoz jarraitzen dugu!

Atzo ere Bizkaia Irratian Berbalagun proiektuari buruzko elkarrizketa egin zen: Berbalagun-Bikaia Irratia

"KING-KONGen NESKA" antzezlana Barakaldon

Sasiburuk proposamen polita dakarkigu ostegunerako: "King-Kongen neska" antzezlana.
San Bizenteko kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan izango da ikusgai.

Ez galdu aukera eta etorri!!!!

Zigortzaileak filma haur-zinemaldian


Leire hamabi urteko neskatoa da. Kokoteraino dago haurrak zirikatzen eta jotzen aritzen diren bere gelakide batzuekin. Arratsalde batean, Anjel eta bere hiru adiskide astokilok, Ainara, Leireren lagun mina, erasotu egiten dute eta honek oso gaizki pasatzen du.Ainarak ez du egoera jasango eta, erasoak pairatzeaz nekatuta, eskolaz aldatzea erabakiko du. Ondorioz, Leirek Sandra eta Leo lagunekin batera talde sekretu bat eratzea erabakiko du. ‘Zigortzaileak’ deituko da eta ikaskide babesgabeak defendatzea izango helburu. Horretarako, hainbat trikimailu eta estrategia asmatuko dituzte, erasotzaileak eta lotsagabeak uxatu eta horiei aurre egiteko. Mota guztietako asmakizunen bidez, talde berezi eta dibertigarria osatuko dute.Apurka-apurka, Zigortzaileei esker, lotsagabe koadrilak eskarmentua hartuko du, baina Anjelek badaki zer egin Zigortzaileak taldeko kideen ahuleziak agerian uzteko.

Ume eta gaztetxoentzat den filme hau Santurtziko Mahastietako liburutegian martxoaren 21ean, ostiralean, 18:00etan ikusteko aukera izango dugu.
Ume eta gurasoek elkarrekin ikusteko filme aproposa da.

Euskal kanta tailerra



Euskaraz hamaika kanta dago eta askotan entzuten ditugu. Kantak ezagunak egiten zaizkigu, baina benetan ez ditugu ezagutzen eta egileei buruz ere ezer gutxi dakigu. 
Euskal kantak eta egileak hobeto ezagutzeko asmoz antolatu dugu tailer hau. Honetara nork bere kanta, honi buruzko azalpenak, baita egileari buruzkoak ere ekarriko ditu. 

Santurtziko Aek euskaltegian elkartuko gara hil honen 20an, ostegunean, 19:00etan.

Tailer honetan parte hartu nahi baduzu, ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

Cup Cake ikastaroa


Oinarri amerikarra izan arren, gurera ere heldu dira. Kikara tamainako gozo hauek, gozoak izateaz gain apainketa deigarriak izaten dituzte. Osagai arruntak eta egiteko ez da denbora luzerik behar. 
Ordu eta erdiko saioa izango da hil honen 19an, asteazkenean, 18:30ean Mamarigako Kultur Etxeko txokoan. Umeek eta gurasoek elkarrekin egiteko aproposa da.

Nola egiten diren ikasi nahi baduzu izena eman ezkerraldea@aek.org helbidean.

Badu bada erakusketara bisitaldia



Koldo Mitxelenak esan zuen: "euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria".

Misterio hori da Badu Badaren ardatza: euskararen iraupena. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da erakusketa.
Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ikasia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina zein da bere etorkizuna egungo mundu eleanitzean?

Erakusketa aldakor eta interaktibo hau Bilboko Alhondigara bisitatzera joango gara berbalagunok hil honen 28an arratsaldeko 17:00etan. Etorri nahi baduzu idatzi ezkerraldea@aek.org helbidera.

Informazio gehiago: http://www.badubada.com/eu/

Tailerra: Euritakoak margotzen Sestaon

Sestaoko gurasolagunek beste proposamen bat izan dute eta horri ekingo diogu: euritakoak margotu.

Hurrengo martxoaren 20an eta 27an tailerra egingo dugu Sestaoko AEK euskaltegian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Anima zaitezte!!

Leku mugatuak izango dira. Beraz, eman izena martxoaren 17a baino lehenago Sestaoko AEKn edo aintzane-p@aek.org helbide elektronikoak

Materialak ordaintzeko 5€ ipiniko ditugu.

Laburbira

Sormenaren bideezkutuak arakatu nahi ditu beste urte batez Laburbirak, hamaikagarrenez,  sortzaileen bide ezkutuak ageriko eginez, plaza bakarraren lekuan hogeita zazpi eskainiz, Atarrabiatik Tolosara. Euskarazko film laburren abuztua martxotik apirilera bizi dugu urtero eta badugu lekua  zinezale, kulturjale, ikasle, bizizale, euskaldun berri zein zahar, arotz, mediku eta herritar ororentzat. Marylin eta Kepa, Oihan eta Lara, Maider eta Eneko, Pello eta Amalur; guztiek dute lekua gure plazan. Ongi etorri irudimintzatuen errepublikara. Hegaldiak ordu eta laurdeneko iraupena izango du: bidaia on eta aio!

Euskaraz egindako labur-metraiak ikusteko aukera izango dugu Santurtziko Kresala aretoan hil honen 21ean, ostiralean, 19:30ean.

Zazpi aldiz elur-kronika


SKAko areto nagusian egin zen eta 130 bat lagun egon ginen. Mikel Laboa hil zenean elurra ari zuelako gaia baliatuz zazpi eszena edo koadro antolatu zuten elurraren inguruan, betiere Mikel Laboaren bizitza, berak esandakoak, ohiturak eta Mikel bera ardatz zutela.
Eta den-denaren oinarri bere kantak, pianoaz, esku-soinuz, gitarraz eta abotsez lagunduta.
Eszenografia nahiko apala izan zen, plastiko batzuk, isats-pianoa eta parte hartzaileak.
Zazpi koadro horietatik batean, Mireia Gabilondo euskara ikasi nahi zuen mexikarrarena egiten gaztelaniaz aritu zen euskararen "ur, egur, elur, agur..." eta horrelako hitzen inguruan bere maisuarekin.

Fofutxa tailerra Sestaon: Kronika

Sestaoko gurasolagunak artistak direla esan beharra dago. Aurreko hilabetean fofutxa panpinak egiten ikasi zuten. Eta hemen duzue emaitza!!

Panpin polit-politak egin zituzten, eta aurpegia oraindik falta bazaie ere, oso ondo pasatu genuen.

Argazkitxo batzuk ikusteko, klikatu hemen

Sasiburuk 22 urte: Bertso-afari mundiala!!!

Barakaldoko Euskara elkarteak, Sasiburuk, 22 urte ospatzen ditu. Eta horren harira, bertso-afari itzela antolatu dute. 

Martxoaren 14an, ostiralarekin, Jon Maia eta Unai Iturriaga gerturatuko dira Barakaldora. Itsasadar sagardotegian izango da hitzordua, 22€ren truke, gaueko 22:00etan

Tiketak: AEK euskaltegian eta Itsasadar sagardotegian.

Portugaleten "Euli-giro" liburua irakurtzeko prest!!!


Portugaleteko irakurle taldean dagoeneko Jon Arretxeren "19 kamera" eta Bernardo Atxagaren "Obabakoak" izeneko argitalpenak landu dituzte. Oraingoan "Euli-giro" Uxue Alberdiren ipuin bildumarekin arituko dira. Liburua irakurri eta partaideak haien artean hamabostaldian behin elkartzen dira pertsonaiei edo gaiei buruz hitz egiteko. Taldean parte hartu nahi bauzu aurrera!!! Izena emateko: euskara@portugalete.org

DATA: Martxoaren 11 eta 25a, astearteak
ORDUA: 18:00etan 
LEKUA: Santa Klara kultur etxea (Portugalete)

Sagardotegia


Mamarigako Kultur Etxea eta Mamarigako Jai Batzordearen eskutik,  Sagardotegira!!! Hauxe da plana:

  • 9:00etan, puntual puntual, Mamarigako BBK-tik irtengo da autobusa
  • 11:30etan, Sagardoaren Museoa bisitatu: Hemen Museoa ikusi, eta gainera, sagardo, mosto eta likore dastaketa egiteko aukera izango da.
  • 15:00etan, Sagardotegira, bazkaltzera eta…Aurtengo uztaren emaitza dastatzera!
  • 21:00etan Mamarigara helduko da (gutxi gora behera)
 
…eta gero, gerokoak!!!
 
Prezioa: 15€ izena ematean (aurretik ordaindu beharreko gastuak ordaindu ahal izateko), eta beste 25€ egunean bertan. Totalean 40€.
 
Izenena emateko, Martxoak 7ra arte Mamarigako Kultur Etxean.
Informazio gehiago behar izanez gero, mamarigakokultur@gmail.com helbidera idatzi. 

Portugaleten, "Erdi-Aroa: Aniztasunaren bidea" EUSKARA JENDEA ikusentzunezkoa


Erromatar Inperioa desagertu ondoren, herri germaniarrak heldu ziren Europa ekialdetik, arabiarrak gero eta kristautasuna hedatu eta finkatu zen gure inguruan hizkuntza erromantzeak sortzen ari ziren bitartean. Hizkuntza eta kultura aniztasuna ditugu Erdi Aroaren ezaugarri. Euskara hizkuntza nagusia zen eta haren inguruan hamaika mintzaira eta kultura zeuden. Hau eta gehiago Euskara Jendea maisu lanaren hirugarren atalean bihar Portugaleten. Zatoz!

DATA: Martxoak 6 osteguna
ORDUTEGIA: goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 19:00etan.
LEKUA: Santa Klara kultur etxea (Portugalete)

Santurtziko martxoko agenda


Martxoan ekitaldi asko izango dugu Santurtzin! Eman begiradatxoa merezi du eta! Baietz zure gustuko ekitaldirik topatu!

Sasiburu + Herrikolore + AEK... Sagardotegira!!!

Barakaldoko euskaltzaleok Hernani konkistatzera joango gara, guztiok elkarrekin. Zu etxean geratuko zara???

Barakaldoko Euskara elkartea den Sasiburu, Herrikolore komunikazio leihoa eta AEK euskaltegia batu gara sagardotegira egun-pasa joateko txangoa egiteko.

Goizeko 11:00etan aterako gara Barakaldotik (epaitegi atzeko bus geltokitik), Hernanira joango gara eta bertako Otsua-Enea sagardotegian bapo bazkalduko dugu. Kafea, pattarra ... hartu ondoren bueltatuko gara, iluntzeko 21:00etan herriratuz. 

Animatu eta etorri gurekin!!! Giro euskalduna eta jatorra ziurtatuta dago!!!

Sagardotegia + autobusa: 40€ 
Tiketak AEK euskaltegian salgai.
Izena emateko azken eguna: martxoak 22

Euritako tailerra-Kronika


Eguraldi zoroa izaten ari gara negu honetan. Euria barra-barra kasik egunero eta euritakoa eskuan!
Egunero hain beharrezkoa dugun objektu hau pertsonalizatzeko  tailerra izan zen pasa den hilean. Bertan 10 lagun aritu ziren, 5 heldu eta 5 ume marrazten eta margozten. Sekulako artelanak egin zituzten! Horren adibide hementxe duzuen argazkia.

Kakorratz ikastaroa-Kronika






Iaz martxan jarri zen kakorratz ikastaroa. Bertan hasitakoek jarraitu nahi zutenez aurrera egin du. Hilero antolatzen ari gara eta saioetan gero eta lagun gehiago hurbiltzen dira. Batzuk hasi berri eta beste batzuk ikasitakoa praktikan jarri eta gehiago ikasten ari dira.

Hurrengo saioak martxoaren 26an eta apirilaren 2an izango dira goizeko 10:00etan Santurtziko Aek euskaltegian.
Izena eman nahi baduzu idatzi ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org

Euskara Jendea dokumentalaren II. atala



Erromako Inperioak Europako herri eta kultura guztiak suntsitu edota aldatu zituen.
Euskal Herri osora zabaldu zen baina ez zuen latinizatu (salbu Akitania, Nafarroako Erribera…). Euskarak latinaren eragin handia jasan zuen eta zerbait aldatu zen (hiztegia, egitura zenbait…), bai eta kultura ere (ideia berriak, teknikak…), baina, aurreko aroetan bezala, komunitateak iraun egin zuen, eutsi egin zion identitatea atxikiz.
Inperioan, bestalde, euskararen lehen lekukotasunak ageri ziren, latinezko epigrafian beti ere, gehien-gehienak Akitaniako harrietan eta aldareetan azaldu direlarik.
Hizlariak:
JoaquinGorrotxategi: Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna
MertxeUrteaga: Oiasso Erromatar museoko zuzendaria
Elena Torregarai:Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako irakaslea
Nodge Nolan:Colchester Roman Society elkarteko kidea

"Euskara Jendea" ikusentzunezko dokumental bilduma honen bigarren atala ikusteko aukera hil honen 14an, ostiralean, goizeko 10:00etan izango dugu.  Santurtziko Aek-k antolatutako ekitaldi honetan arrera doan da eta 14 urtetik gorakoentzat izango da.

Pankreas antzezlanaren estreinaldia






Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, heredentziazko Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko.

Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bestearen ondoren eotriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait. 

Hil honen 13an, ostegunean, goizeko 11:00etan izango den saiora joango gara. Umore antzezlan honen estreinaldira gurekin etorri nahi baduzu ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi martxoaren 10a baino lehenago.

informazio gehiago: pankreas-hedabideak

Irakurzale Kluba


Datorren asteartean, hilak 11, Santurtziko Irakurzale klubak Uxue Alberdiren "Euli giro" liburuari buruz hitz egin eta hurrengo liburua aukeratuko du. 19:15ean Santurtziko Aek euskaltegian elkartuko da. Irakurtzea atsegin baduzu, talde honetan zure lekua topatuko duzu!

Hartzak Blues Band

Hil honen 8an, larunbatean, Enkarterriko Rock and Roll talde honen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu 21:00etan Santurtziko La Kelo gaztetxean. Hauekin batera joko duen taldea eta hauek ikusteko sarreraren prezioa 3 euro da.

Informazio gehiago: hartzak blues band