2016/02/26

Kontrapublizitate tailerra-kronika


Tailerrera buruan galdera sorta genuelarik heldu ginen: “Zer ote da kontrapublizitatea?”, “Zer egingo dugu?”, “Zer kontatuko digute?”, ...
Hasieran, inolako azalpenik eman gabe, mahai gainean zeuden produktuak osasungarritasun mailaren arabera sailkatzeko eskatu ziguten; eta gure usteei jarraiki egin genuen, baina “usteak, erdia ustel” pentsatzen duguna baino errealagoa dela.

Behin sailkapen lana bukatuta, Janirek eta Mirenek publizitatean maizegi agertzen diren gezurrei buruz hitz egin ziguten, irudien eta kolorearen erabilpenari buruz, araututako eta arautu gabeko izendapenei buruz, elikagaiei eransten dizkietenei buruz, ...

Informazio guztia jaso ondoren, mahaietara bueltatu ginen eta hasierako banaketa aldatzeko aukera izan genuen. Hala ere, gaia korapilatsua da, eta nahiz eta bigarren aukera izan; honetan ere ez genuen erabat asmatu. Lekuz kanpo zeuden produktuak zeintzuk ziren esan ziguten eta hauei buruz hitz egin genuen.

Honetan parte hartutakook asko ikasi genuen, hemendik aurrera gure egunerokotasunean kontuan hartuko dugulakoan nago. Honengatik guztiagatik, MGA(VSF) Herrien bidezko elikadura taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu hainbeste ikasteko aukera emateagatik.

No comments:

Post a Comment