2016/02/26

Santurtzi Kantariren estreinaldia-kronika

Hainbesteko gogoz itxaroten genuen eguna heldu zen ... Igandea! Aurreko astearteko entseguan jada urduritasuna nabaritu genuen, egunero ez baita estreinaldirik egiten.

Entseguan, bakoitzak eramandako janari, edari, kitarra, pandero, gogo eta konpainia ona nahikoak eta soberan izan ziren ondo pasatzeko!

Igandean, 12:30ean eman behar genion hasiera, baina harrigarria iruditu arren, lehenago hasi ginen eztarriak berotu nahian. Gernika parkean hasi ginen estalpean, baina eguzkia eta eguraldi ederra lagun, aterpetik atera eta Kagonillos plazara abiatu ginen. Bertan, gurekin batera abesteko prest zeuden lagun gehiago topatu genituen. Honen ostean Txitxarrara abiatu ginen eta kantutegiarekin bukatu ostean eskaerak hasi ziren. Hurrengorako ikasten has zaitezten, hauek dituzue abestirik arrakastatsuenak: gogoaren baitan, pottoka eta greziako itsasontzia.

Eskerrik asko gurekin batera aritutako Trapagaran kantuzekoei eta Mamarigako Kultur Etxean pandero ikastaroan dabiltzanei!
Hurrengo hitzordua apirilean izango da; beraz aurrekoan egon ala ez: Animatu eta etorri gurekin kantatzera!

No comments:

Post a Comment