2016/04/22

Kantulagun kronika

Pasa den asteko asteartean elkartu zen Kantulagun taldea entsegua egiteko, Santurtziko kaleetan zehar kantatzea tokatzen baitzen igandean.
Otsailekoa hobetzeko asmoz, gogotsu eta alai gogorarazi ziren kantatuko ziren kantak,eta pilak kargatu ziren asteburuko hitzordurako.
Oraingoan, aurrekoan ez bezala, eguraldia ez genuen lagun izan. Horrela izango zen susmoa bagenuen, San Jorge jaietan urtero egiten du-eta euria. Hala ere, ez ginen kikildu eta giro ederrean ibili ginen kantu eta irri.

Hurrengo hitzordua maiatzean izango dugu eta honen berri emango dugu. Animatu eta etorri gurekin batera kantatzera!

No comments:

Post a Comment