2016/04/12

La Kelo gaztetxearen 17. urteurrena

17 urte daramatza La Kelok gure artean eta urte askotarako izan dadila espero dugu. Urteurrena ospatzeko hamaika ekitaldi antolatu dira gaztetxean bertan eta ondokoak dituzue euskaraz izango direnak:

"Autonomia komunala" proiektuaren aurkezpena:
Apirilaren 18an, astelehena, 19:17an.

"TTIP multinazioanalak herriaren aurka" hitzaldia:
Apirilaren 19an, asteartea, 19:17an.
Azalpena:  Ba al dakizu zer den Europar Batasuna eta AEB ezkutuan adosten ari diren TTIP ituna? Eta zelako ondorioak izango dituen gure bizitzetan? Horren gaineko azalpenak eskainiko dizkigu Fracking Ez plataformako Mikel Oterok hitzaldi honetan.


"Ustelkeria" hitzaldia Pepe Rei Elkarteko Ahoztar Zelaietarekin: 
Apirilaren 20an, asteazkena, 19:17an.
"Bihotz salataria" antzezlana:
 Apirilaren 21ean, osteguna, 20:17an.
Azalpena: Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena....babesbako agurea akabatzen dau, zatitu eta bere gorpuzkiak ezkutatu.

Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean.

Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupadak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro baina gero jasanezin bihurtuko dira. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe.

No comments:

Post a Comment