2016/04/25

PORTUGALETEKO GOGOKO LEKUA

"ZEIN DA PORTUGALETEKO ZURE LEKURIK GOGOKOENA?"

Horrela zioen ARGAZKI LEHIAKETAko galderak.
Hamasei argazki eta testu aurkeztu dira eta hemen dituzue ikusgai. Nahi izanez gero, bozka eman ahal duzue.
Aukeratu zuen argazki eta testurik onena eta bete beheko galdetegia.
Erantzun bakarra eman, zure izen-abizenak eta telefono-zenbakia idatzi eta berbalagunen kamisetak zozketatuko ditugu.
Boto gehien lortzen duenak puntu bat izango du epai-mahaiako beste lau botorekin batera.

1. ARGAZKIA
Portugaleteko neure lekurik gogokoena, zalantza izpirik gabe, Bizkaiko Zubia da, Portugalete eta Areeta konektatzen duen ingeniaritzaren lorpen zoragarria. Bi aldeetan igogailuz igotzeko aukera dago ere bai, sekulako bistaz gozatzeko, irudikoa bezalakoa, Portugaleteko argazki bat Zubiaren goiko aldetik ikusita, ibaialdetik hasita maldan gora doan herri ederra, jauregiz eta etxe dotorez beterik.

2. ARGAZKIA
Portugaleteko  leku gogokoena niretzat santa maria elizan dagoen miradorea ikuspen desberdinak ikusi dezakegu. Alde batetik Bizkaiko Zubia jendea transbordoa joan eta etorria egiten Portugaletetik Areetara. 
Bestetik Areeta hiria ikusi dezakegu. halaber beste ikuspegi gehiago daukagu Bilboko erreka eta areetako hondartza besteak beste. 
Azkenik Portugalete  gero eta atzerritar gehiago etortzen dira bisita egitera ikuspen paregabea jakina!

3. ARGAZKIA
Kai zaharra, itsasadarra zeharkatzeko, muga gainditzeko, betidanik erabili ditugun zubia zein txalupak ikus daitezkeen lekua. Ilunabarrean hortik ibiltzean, kaleko argiak pizten diren bitartean, kresalaren usainak behar dugun lasaitasuna ematen digu.

4. / 5. / 6. ARGAZKIAK
Portugalete herri handia denez, noizean behin joaten naiz paseatzen itsasargiraino , han haizea garbiago da eta gainera begibistak oso ona dira. Normalean kamara gainean eramaten dut, bai goizez bai arratsaldez, paseoa aprobetxatzeko; egun batzuetan polita geratzen dira hodeiagatik eta beste batzuetan jendeagatik.

7. ARGAZKIA
Azetatik ikusten diren Portugaleteko zubiaren bistak. 
Mundutik aldentzea eta zure inguruan dagoen guztiaz deskonektatzea nahi baldin baduzu, honako hau da lekurik aproposena zeure buruarekin topatzeko. Paseotxo bat eman eta gero, geldi zaitez txoko honetan eta disfruta ezazu iluntzeak eskaintzen dituen kolorez.

8. ARGAZKIA
Ikuspegi polita  antzin eliz harroabian ,non egunsentia eta eguzki izpiak ageri diren. Horrek ,oroitzapen onak ekartzen dizkit;Esaterako, txikitan harrapaketan eta baloian ematen genituen orduak jolasten. 
Horregaitik , argazkia hemendik ateratzea aukeratu nuen , gogoratzeko lagunak eta aspaldiko garaiak.

9. ARGAZKIA
Hau aspalditik nire Portugaleteko lekue hoberena.
Ibilbide hau hasten ikusi dozten...ta espero dot nagusi egiten bebai. Leku eder  honetan aita ta amagaz bueltie emon doaz.Nire asken kurtsoaren examinak hona ekarri doaz askotan prestatzen ....Athletikren Gabarra.....
Lehenengo bueltak lagunegaz, bikotiegaz ,ahordun egon nazenien....nire bi semieri lo egitera ekarri ta gerotxuago beragaz goxatu  paseatzen; goizez, egunez edo gabez...
Lagunek zarrak...lagunek barrixek, aizie,eurixe, ure, eguzkixe, leku zabala,..
Hau da nire amodioaren historioa itxasargixegaz lotute dekotena.


10. ARGAZKIA
Hemendik ikusten dut egunero nire bizitza pasatzen. Lainoak triste, eguzkia alai. Ez dakit hemen egongo naizen urte batzuk barru, baina dakidana da hau izango dela nire lekurik preziatuena. Ez da leku zoragarria, baina beti izango du nire bihotzeko zati bat.

11. ARGAZKIA
Barra hauetan Portugaleteko hainbat umeren  eskuak egon dira urteetan zehar; gure barreak zaindu egin dituzte eta ilusioz bete dugu haien artean dagoen tartea. 
Ukitu ostean eskuetan geratzen zen usaimena gogoratzen dut, baita ateratzen zitzaizkidan babak ere. Baina, joateari utzi nion egun bat ailegatu zen eta orain falta sumatzen dut.

12. ZENBAKIA
 Argazki hau mundiala da. Bai mundiala, hamaika lekutan agertzen delako. 
Jaiotzen zarenean, eskontzen zarenean eta hiltzen zarenean ere, lehenengoa edo azken argazkia da. Bai turistak bai indigeneak, bai gazteak, bai zaharrak beti harrapatzen zaitu leku ikusgarri honek. 
Ikusten dena: mendiek, itsasoak eta industriak garen moduan egin gaituzte.

13. ZENBAKIA
Portugaleteko gaua pil-pilean zegoenean, gure alde zaharreko garairik goxoenetan...nork ez du parranda ahaztezin bat egin Santa Maria kalean?
Edo, nork ez du udako igande goiz eguzkitzu batez gozatu kanillan marianito bat hartzen?
Bi egoera eta bi leku hauek lotzen dituen eskailera, oroimenera ekartzen dizkidan gauza atsegin guztiengatik, da nire Portugaleteko lekurik gogokoena. 


14. ARGAZKIA
Labe Garaietan egiten zuten lan familia askok eta Portugaletekoak ere bai. Bertan meatzetako burdina lantzen zen. Burdinari forma emateko beharrezkoa da beroa; sua. Kolpeak, burrunbak, oihuak, alarmak, arnasa, hasperenak, izerdia, indarra, laranja, morea, gorria, urdina,... Iragan urruneko oihartzun horiek batzuetan etortzen zaizkigu gogora. 
Espero dezagun ACB oroitzapen izan gabe, gure errealitate izaten jarrai dezala.

15. ARGAZKIA
Portugaleteko zonalderik lauenean, itsasadarrean zehar, Canillako Pasealekua dago. Bertan herriko eraikin eta monumentu esanguratsuak daude: antzinako tren geltokia, udaletxea, Víctor Chávarriren estatua, kioskoa edo Zubi Esekia. Gune honetan igandero dantzatzera joaten den adineko jendea zein poteatzera joan nahi duen jende gaztea biltzen da, eta turistak eta ibiltariak ere bai.

16. ARGAZKIA
Egun euritsu zein eguzkietan gozatzeko lehiotxoa, gure itsasadar maitea ikuskatzeko lekurik ederrena, aintzinako labe garaien aurreran. 
Gure historiaren zaindari urtez urte alde zaharraren erdian lasaitasunaren erreinu baketsua gutxi batzuentzat bakarrik erreserbatuta.


AUKERATU ZURE GOGOKO 
ARGAZKIA ETA TESTUA
BOZKATU HEMEN
(maiatzaren 8a baino lehen)

No comments:

Post a Comment