2016/05/09

Busturialdeko asteburu pasa! KRONIKA eta ARGAZKIAK!

Asteburu izugarria pasa dugu Sestaoko Berbalagunok!

Maiatzaren 6an, ostirala, abiatu ginen Foruko barnetegira, poltsak utzi eta Ajangizeko jaietara joan ginen, bokatak afaldu eta kontzertuak, a zer giroa!

Hurrengo egunean, esnatu eta Bizkaiganera igo ginen, bai paraje ederrak! Ondoren, Gernikara abiatu ginen, Faisan tabernan hitzordua geneukalako bertako berbalagunekin. Ordu betez kontu kontari aritu ondoren, bazkaldu eta Erdi Aroko Azokara hurbildu ginen. Lo-kuluka egin eta San Pedro de Atxarrera igo ginen, zer polita den Urdaibai! Aterpean afaldu eta berba eta barre artean pasa genuen gaua.

Igande goizean Forua ezagutzeko antolatutako 7km-ko martxa batean parte hartu genuen Foruko Barnetegiko iparraldeko ikasleekin batera. Martxa bukatutakoan, hamaiketako ederra izan genuen zain! Bidaia bukatzeko, Laida hondartzara hurbildu eta inguruan bazkaldu genuen.

Asteburuko alderik txarrena: elkarri agur esan behar izatea! Dena den, bidaia-taldea dagoeneko ari da hurrengo topaketa diseinatzen, beraz, adi!









No comments:

Post a Comment