2016/06/09

Oporretarako ezinbestekoa? Eman zure bozka!


Ondokoak lehiaketara aurkeztutako testuak dira. Irakurri eta bozka emateko aukera duzu, bozkatzeko bukaerako estekan klikatu behar da. Bozka emandakoen artean 2 pintxo eta 2 pote zozketatuko dira Santurtziko taberna batean. Animatu eta parte hartu!

1-Beharrak:
Jendea bidaiez, lasaitasunaz eta aisialdiaz arduratzen ohi da oporrak heltzerakoan; baina, hauetaz ez dugu gozatuko benetan garrantzitsuak diren beharrak ez baditugu. Laguntasuna, gure ondokoen maitasuna eta bizitza disfrutatzeko gogoak ez baditugu, alaitasuna edonon gal daiteke. Kanpoan ere txakurrak oinutsik!

2-Gauza desberdinak:
Niretzat oporrak gauza desberdinak egiteko dira, adibidez, hondartza batean egoteko eta txirringitoan tinto de verano edateko.
Goizean lo egitera, gauean, berriz, parrandara joan zaitezke.
Gainera, praka laburra eta begietan eguzkitarako betaurrekoak.
Birra luzea edan eta alpargatak gabe joan. Poltsikoan dirurik gabe. Oporrak dira, pentsatu gabe.
3-Konpainia ona:

Oporretara joateko konpainia ona aukeratu behar duzu. Horregatik, nik uste dut lagunekin joatea hobeagoa dela. Batez ere eguraldi ona egiten badu hondartzara joan zaitezke. Gainera, hotelean egotea hobea da, gauza guztiak inkluituta, adibidez, janaria... hala ere, kanping batera joatea oso ona eta dibertigarria da.
4-Bidaiatzea:

Niri bidaiatzea izugarri gustatzen zait oporretarako. Normalean autobusez bidaiatzen dut normalean horregatik bakarrik joatea nahiago dut,horrela libreago sentitzen naizelako. Orduan nire ustez bidatzea da planik onena oporretarako  eta beti saiatzen naiz denbora asko pasatzea edozein lekutan antolatzerakoan. Esate baterako, nire lehen bidaia izugarria zen eta argazki asko atera nituen, horregatik lekua oso inportantea  da.
 5-Infernu madarikatua:

Infernu madarikatua. Denbora librea hil nahian. Lagunen artean hondartzan etzanda beroa eta hezetasuna pairatzen. Ajeak jota, hurrengo gauean bakoitzak barruan duen deabrua nola berpiztuko duen plana diseinatzen. Benetan, infernu madarikatua!

6-Zu:
Zu zaitut ezinbestekoa oporretan, nor bestela?
Tira, libururen bat…
Zu gabe, baina, oporrik ez.
Gustuko lekuren bat, agian.
Baina aldamenean, zu.
Ondo da, baita lagunak ere.
Baina ororen gainetik, zu.
7-Lasaitasuna:
Urtea luzea denez, eta oso lanpetuta egoten garenez, oporretan behar-beharrezkoa lasaitasuna aurkitzeko edozein lekutan aurki dezakegu. Hondartzan aurkitzea erraza da, baina zergatik pentsatzen dugu herriko jaietan ez dagoela?
 8-Xedea:
Grina, denbora, jakin-mina, eguraldia, tokia, bertakoak, konpainia, giroa, sosak, bakardadea, ezusteak, garraioa, garaia, sentsazioak, harremanak, bizipenak, gastronomia, distantzia, lasaitasuna, atsedena, antolaketa, hitzetik hortzera... Denak dauka garrantzia, helburuaren arabera; horixe da, XEDEA.

9-Hegazkinik ez:

Niretzat oporretako ezinbestekoa da hegazkina ez erabiltzea, hegazkin bat hartuko banu ezin nitzake disfrutatu; oporrak baino lehen stresarekin nengokeelako, era berean oporretan nengoen bitartean pentsatuko nuke hegazkina berriro hartu beharko nukeela itzultzeko.

10-Jaiak:
Oporretan JAIAK ezinbestekoak dira. Jaietan eguneroko kezkak ahazten zaizkigu. Kalean, inguruan, jendea pozik eta ondo pasatzeko prest egoten da eta alatasun hau kutsakorra da, barrea bezala, batez ere betiko lagunekin egoten bazara...

11-Askatasuna I:
Oporrak ate joka izaten ditudanean askatasun hitza etortzen zait burura; ordutegi-askatasuna, hain zuzen ere. Egun horietan umeek ez dute eskolarik, ezta nik ere(euskaltegia). Ondorioz, lehengo egunean, erlojua kajoi batean sartzen dut irailera arte, merezitako atsedenaldia berak ere goza dezan.

12- Gauza askorik ez:

Asko eskatuko ahal nuen oporrak ezin hobeak izateko, baina azkenean konturatzen zara soilik lagun pare batzuekin eguraldi on eta hondartza batean seguru nago opor ezin hobeak izango zirela.
13-Askatasuna II:
Uda badator, jai giroa eta eguraldi epela, lagunekin egoteko garai paregabea. Laga ditzagun penak eta goazen bainu bat hartzera, askatasuna ematen digun urtaroa heltzear da eta.

  14-Eguraldia:

Egia da aukera desberdinak dauzkagula oporretan. Esate baterako jaiak gozatzea, mundua ezagutzea, hondartzara joatea, eguzkia hartzea, bidaia erromantiko bat egitea... Baina zer egin genezake opor guztietan zehar eguraldi txarra izango bagenu?

15-Lasaiago ibiltzea:

XXI. mendeko estresa kentzeko eta hirietako zorotasunaz urruntzeko, oporraldi lasaiak pasatzea beharrezkoa da. Betebeharrak kanporatu, urduritasuna kanporatu, arazoak kanporatu eta gauza guzti hauek kanporatutakoan, erlaxatu. Hona helduta, meditatu zure inguruan dagoen guztia, gauza horiek guztiak zure bizitzaren oinarriak dira. Orain, gozatu zure bizitza.




 


 




No comments:

Post a Comment