2017/02/21

Kantulagun kronika


Pasa den igandean elkartu ginen Santurtziko parke nagusian eguerdia alaitzeko asmoz. Beti bezala, gitarra eskuan topatu genituen Ana, Marijo eta Raquel, baita gitarra-jotzaile ezezagun bat ere! Patri du izena eta igandekoa izan zuen bere lehen kantaldia Kantulagunekin batera. Oso ondo aritu ziren eta lagun asko aritu ginen kantari!

Oraingo honetan 20.Korrika ate joka daukagunez, ezusteko ederra eman ziguten Zirkorrika kanta abestu zutenean. Hementxe duzue horren lekukoa den bideotxoa.


No comments:

Post a Comment