2017/04/04

Euritakoak margotzeko tailerra-kronika


Pasa den ostiralean, ume eta helduak elkartu ginen euritakoak margotzeko. Euritakoez gain, elastikoa eta kirol-jertse bana ere ekarri zuten bi lagunek.

Batzuek dagoeneko zer egin bazekiten eta beste batzuk inprobisazioan ibili ziren, baina guztien emaitza ona izan zen!

Espero dezagun eguraldia lagun izatea eta euritakoak gutxi erabili behar izatea!

No comments:

Post a Comment