2017/05/18

Adin guztietarako antzezlanak Barakaldoko BAI Antzerki Eskolari esker

Ikasturte bukaerarekin batera Bai Antzerki Eskolak 4 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek urtean zehar egindako lana aurkeztuko digu 5 antzezlanen bitartez:

Haur eta gazteen antzezlanak, BAI Antzerki Eskolak antolatua

§ 4-7 urte SATORRAREN ISTORIOA

Satorra esnatu eta norbaitek buruan kaka egin diola konturatu da. Basoan barna bidaia egingo du errudunaren bila!! – 15 min

§  8-10 urte ITZALEN INDARRA

Bullying-a jasaten duen ume baten historia. – 30 min

§  11-12 urte I´M LOURDES

“I´M LOURDES” antzezlanean, sorpresa eta intrigarekin jolastuko dugu. Hasieran, publikoak antzerki desastre bat ikusiko du; aktore bat falta da. Non ote da Lander? – 45 min.

§  13-15 urte CABARET WE CAN

Cabaret honek ez du burua altxatuko, krisiaren erruz. Baina bat-batean… publikoa dute, eta orain zer egin? Zer kontatu? Dantzaren bitartez sexualitate munduan murgilaraziko gaituzte. – 45 min

§  16-17 urte VIDAS…

Nor gara? Nor izatea gustatuko? Heriotza ostean beste bizitza batzuk al ditugu zain? Eta betiko galdera, zer da bizitza? – 40 min

Noiz: Maiatzak 27, larunbata
Non: Clara Campoamor zentro zibikoan
Zer ordutan: 17:00etan

No comments:

Post a Comment