2017/05/09

Km 0 bisita gidatua-Kronika


Pasa den astean, Santurtziko ondarea berreskuratzeko taldearen eskutik egin genuen honako bisita gidatua hau.
San Jorge elizan hasi zen, izena 1075. urtean agertu baitzen lehen aldiz dokumentu batean. Santuaren izenetik datorkio Santurtziri bere izena. Elizaren arkupeetako argazkietan, denboran zehar emandako aldaketei erreparatzeko parada izan genuen.
Horren ostean, Udaletxeko eraikina eta Murrietaren omenezko eskulturak ere hobeto ezagutu genituen.
Azkenik, Casa Torre jauregia bisitatu genuen. Orduan jakin genuen Dorretxe deitzea ez dagoela ondo, ez baita inoiz Dorre itxurako gotorlekua izan. Izena, bere jabe izandakoen noblezia-titulutik datorkio. Eskaileretako horma-irudiaren esanahia argitu ondoren, azken solairuan dagoen interpretazio zentro eta begiratokian izan ginen.

Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiegu Uxana eta Arkaitzi egindako bisita interesgarriagatik!

No comments:

Post a Comment