2017/05/26

Tadjikistan bizikletaz. Bideo-diaporama Barakaldon


Datorren astean SASIBURU Barakaldoko euskaldunon elkarteak antolatu duen diaporamaren bitartez, aukera ezin hobea izango duzu Tdjikistan ezagutzeko:

Zer: Tadjikistan bizikletaz – Diaporama
Noiz: Ekainak 1, osteguna
Zer ordutan: 19:00etan
Non: Clara Campoamor zentro zibikoan

Pertsona batzuk nahiko abenturazaleak dira eta beste herrialde urruti batzuk era berezian ezagutzeko gogoa daukate, hauxe da bikote protagonista honen istorioa.Irakur ditzagun haietako baten hitzak:

Dushanben nago jeep baten sabaiaren gainean bizikletak bidaia neketsu eta luze baterako prestatzen. Inguruan, gizon ugari bildu dira niri begira, jakin-minez. Ez, Tadjikistanen ez da ohikoa emakume bat horrelakoak egiten ikustea eta horrexegatik igo naiz ni gora. Txapazko talaia horretatik gizonezko mundu horri bideratutako berdintasun adierazpenaren mezulari bihurtu naiz.

No comments:

Post a Comment