2017/06/19

33 ezkil-kronika


Pasa den astelehenean izan genuen ikasturte honetako azken hitzordua, eta oraingoan “33 ezkil” liburua izan genuen hizpide.
Miren Gorrotxategiren lehen eleberri hau, eleberri beltza dugu. Taldean irakurritako beste eleberri beltzak munduko kasik edozein tokitan gerta zitezkeen, baina oraingoak Euskal Herrian gertatu behar zuen. Baserriko Euskal Herri bukolikoan gertatzen dira hilketak. Jokozaletasuna, alkohola, liskarrak, drogak, baserriko “matriarkatua”, ... Hauek guztiak herri txikietan handitu egiten dira; hemen, hirietan baino zailagoa omen baita nork bere tokia topatzea.
Hilketak, iraganekoak zein oraingoak nahastu egiten dira eta hiltzailea nor den asmatu ezinean.

No comments:

Post a Comment