2017/06/19

KANTU AFARIAren kronika

Pasa den ostiralean, ekainak 16, Kantu Afari ederra egin genuen Portugaleteko berbalagunok Merkatuan.

Portu Kantariko kideak, euskaltegietako ikasleak eta taldeetako berbalagunak elkartu ginen, Berbabordajea egin ondoren eta Alde Zaharrean hainbat kanta abestu ondoren.

100 lagun bildu ginen, hamaika abesti kantatu eta karaoke lehiaketa egin genuen, guztion gozamenerako.

Eta horrela, amaitu dugu 2016-2017 ikasturteko negua, orain Udako Berbalagun taldeetan parte hartu nahi duzuenok izena eman.





No comments:

Post a Comment