2017/06/14

Llanoko jaiak hasiko dira asteburu honetan


Datorren ekainaren 17tik 25era Llano auzoak bere jaiak ospatuko ditu. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du eta, besteak beste, hementxe dituzu hainbat proposamen jaietan euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko:
  • Ekainak 17, larunbata
    • 12:30 – “Euskaraz bizi nahi dut” herri-lasterketa
    • 18:00 – Herri-kirolak – Jai gunean
  • Ekainak 18, igandea
    • 11:00 – Burubika artisauen azoka, tailerrak, aurpegi-margoketa, harri-zulatzaileak… – Justo Pérez Etxebarria plazan
    • 11:00 – Amaia dantza taldearen txistularien kalejira
    • 13:00 – Lutxanako dultzaineroen erromeria
  • Ekainak 19, astelehena
    • 17:00 – Jolas kooperatiboak, aurpegi-margoketa – Jai gunean
  • Ekainak 22, osteguna
    • 17:00 – Disko-festa eta mozorro-lehiaketa – Topagune
  • Ekainak 23, ostirala
    • 20:00 – Lutxanako dultzaineroen erromeria
    • 21:00 – Amaia dantza taldearen alardea eta Lutxanako txistulariak – Jai gunean
  • Ekainak 24, larunbata
    • 11:00 – Barakaldoko Udalaren txistularien kalejira

No comments:

Post a Comment