2017/06/09

Portugaleteko Euskaldunon Jaia

Ikasturteari agur egiteko, Portugaleteko euskaldunok amaierako jaia egingo dugu, datorren ekainaren 16an, ostirala.

Arratsaldeko 18:00etan Ezkerraldeko berbalagunok "Euskal Herria" itsasontzian Abran zehar Berbabordajea egingo dugu, eta bitartean Argazki Rallya.

20:45ean, Portugaleteko Merkatu aurrean ikasturteko azken Portugalete Kantari egingo dugu.

Eta 22:00etan Kantu Afaria egingo dugu Merkatuan. Aldez aurretik sarrera erosi 12 euroan, euskaltegietan (AEK eta Udal euskaltegian), Larrun, Marije eta Pequeña Catedral tabernetan.

Animatu, PRAKTIKATU eta BIZI euskaraz!

No comments:

Post a Comment