2017/12/27

Mikroipuinen Festa

Asteazken honetan, abenduak 27, MIKROIPUINEN LEHIAKETAren sariak banatu dira Portugaleteko Udaletxean.

300 mikroipuin baino gehiago aurkeztu dituzte Santa Maria, Asti Leku, Ballonti, Ruperto Medina, El Carmen, Udal Euskaltegia eta Xaribari AEK Euskaltegia zentroetatik.

Saridunen artean hainbat berbalagun izan dira: Nuria Garnika irabazlea eta Andrea Diez liburu baten sariduna.

Urtez urte, gero eta parte hartze handiagoa hartuz doa Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako festa hau; eskola, ikastola, ikastetxe, institutu eta euskaltegietako ikasleen aldetik gogotsu parte hartu dute-eta.



No comments:

Post a Comment