2018/04/18

EUSKARALDIA Portugaleten

Portugaletetar ugari elkartu ginen atzo, apirilak 17, Portugaleteko Santa Klara "Euskaldun berri" areto nagusian, EUSKARALDIAREN AURKEZPENEAN.

Ekitaldian Euskaraldia zer den azaldu, eta euskararen inguruko zenbait bizipen eta hausnarketa konpartitu genuen.

Gurekin Alfredo Elgezabal (aurkezlea), Maria Jose Blanco (Euskara zinegotzia), Manuel Moreno (Topagune elkartekoa) eta Onintza Enbeita (bertsolaria eta kazetaria) egon ziren. Une ederra konpartitu genuen.

Amaieran, Euskaraldiaren Portugaleteko Batzordean parte hartzeko gonbitea luzatu ziguten, eta pertsona askok eman zuen izena. Batzordearen hurrengo bilera maiatzaren 9an, asteazkena, izango da Santa Klaran, 19:00etan.

Etorri eta parte hartu Euskaraldiaren prestaketan.

Ekitaldiaren argazki gehiago ikusi nahi izanez gero klikatu HEMEN.






No comments:

Post a Comment