2018/05/21

Dantza ikastaroaren kronika

Dantza giro ederra sortu zen pasa den ostiralean, maiatzak 18, Portugaleteko Solar plazan.

40 lagun inguru bildu ginen, eta ordubetez aritu ginen euskal dantzak ikasten eta gozatzen.

Gurekin Gaurko Gazteak taldeko Andoni Alonso eta Janire Guerra aritu ziren oso modu atsegin eta didaktikoan dantza ezagunak irakasten. Eskerrik asko haiei!

Hemendik aurrera, lotsarik ez! Dantzan eta euskaraz!

PRAKTIKATU ETA BIZI!








No comments:

Post a Comment