2018/05/15

Santurtziko Kantulagun taldea


Maiatzaren 20an, igandean, beste hitzordu bat izango dugu, hilero bezala, 12:30etik 14:30era, parke nagusiko oinezko bidean (Eguzkia kafetegiaren ondoan), gure kantulagunen eskutik. 

Berriz ere Santurtzi alaitzeko prest gure kultura musikala joz eta abestuz. Gure emakume musikazaleek beste emanaldi zoragarri bat emango digute, larunbateko "ajea" arintze aldera (larunbatean Kultur Eguna Mamarigan).

Talde honen inguruan esan zitekeen/daitekeen guztia aipatu izan dugu; euren prestutasuna, gogoa, magia, indarra, eredua, asebetetzeko gaitasuna musikaren bidez, alaitasuna, hurbiltasuna... Ezin konta ahala TASUN.

Mila esker zuen lanagatik!
Animatu eta hurbildu igandean!!

No comments:

Post a Comment