2018/06/07

Ezkerraldeko Berbabordajea

Ekainaren azken ostiralean, hilak 29, Ezkerraldeko berbalagun guztiontzako BIDAIA TURISTIKOA daukagu, "Euskal Herria" itsasontzian.

Santurtziko kirol portutik atera 18:45ean, eta Portugaleteko kaian amaitu 20:00etan.

Bitartean Abra badiara atera eta Ibaizabal itsasadarrean barna igo egingo gara, musikaz blai eta lagunez inguraturik.

Hori guztia DOAN, baina aldez aurretik izena eman behar duzu, plaza kopurua mugatua baita: 600482022 edota ezkerraldea@aek.eus

Festan jarraitzeko gogoz bazabiltza, Portugalete Kantariren eskutik, bertso-kantu-poteoa izango dugu Alde Zaharreko tabernetan, eta bertso-afaria Merkatuan (Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Jon Maia).

Ikasturteari amaiera emateko aukera ezin hobea!

No comments:

Post a Comment