2018/10/23

Eskerrik asko, ugazaba!

"Nork ez du sekula amets egin bere nagusia mendekatzeaz? XXI. Mendeko Robin Hood François Ruffin-ek ideia bakar bat du buruan: Bernard Arnault Frantziako gizonik aberatsena eta Dior edo Givenchy bezalako marken jabeak eginiko bidegabekeriak aireratzea. Suspense, emozio eta espioitzaz betetako komedia." (Filmazpit)  

Hori duzue ikusgai izango den filmaren sinopsia. Hala ere, ez da izango bakarra. Hemendik aurrera, Santurtziko Udal Euskaltegiak hilero filma bana ikusteko aukera emango digu. Hil honetakoa:

Eguna: Urriaren 30a, asteartea
Orduak: 10:30ean eta 17:30ean
Lekua: Kresala Aretoa
Prezioa: doan
Hizkuntza: Frantsesa
Azpitituluak: Euskaraz
Gaia: Frantziako lan-erreformen salaketa

2018/10/17

Mendi irteera GORBEIARA

Urriaren 28an, hilaren azken igandean, GORBEIA mendira joango gara Portugaleteko berbalagunok, Santurtzi eta Barakaldokoekin batera.

Portugaletekoak 08:30ean geratuko gara, Carlos VII kaleko metro ondoan, autoz joateko.

Eman izena aldez aurretik: 

600482022 /  portugalete_berba@aek.eus 

Bizkai aldetik igoko gara, eta gailurrean hamaiketakoa egiteko denok zerbait eramaten badugu, mundiala izango da.

PRAKTIKATU ETA BIIZI!

Euskaraldia: zer, non, nor, noiz eta nola.

Ihes gela Barakaldoko berbalagunekin

Barakaldoko berbalagunok ekintza paregabea dugu urriaren bukaerarako: Ihes Gela antolatu dugu bi txandatan.

Noiz: Urriak 31, asteazkena
Zer ordutan: 18:30 eta 19:45ean
Non: KikarARTean lokalean, Martxoak 8 plaza, 4 Behea
Izena emateko: 678 625 567 edota barakaldo_berbalagun@aek.eus
Epea: urriaren 30era arte

2018/10/08

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018 Santurtzin

 

Urriaren 6an hasi zen eta finala abenduaren 15ean jokatuko da, Bilbao Arenan. Lehen saioa Gernika-Lumon izan zen eta hurrengoa Santurtzin izango da, igande honetan, urriak 14, Serantes Kultur Aretoan, 17:00etan. Sarrerak salgai 8 euroan.

Informazio gehiago: https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa/saioak/santurtzi

OHARRA
Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saioaren egunean, 13:00etan amaituko da. Igandean, 16:00etan, zabalduko da txarteldegia. Aretoko ateak ordu berean irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakidunak.

2018/10/03

Santurzine zine-jaialdian hainbat film euskaraz

Aurtengo jaialdian hainbat film ikusteko aukera izango dugu:

"Handia" filma:

Eguna: urriaren 4a, osteguna
Ordua: 18:00etan* eta 20:30ean
Sarrera: 3 euro eta bazkideentzat doan
*lehen saioaren ostean pelikularen ostean Aitor Arregirekin,zuzendarietako batekin, hitz egiteko aukera egongo da.
Sinopsia:"Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat." (www.santurzine.es)
VOSE. Jatorrizko bertsioa. Azpitituluak gazteleraz.

"Euskal Zine Gaua"
7 film laburretatik 2 euskaraz izango dira: "June" eta "Olentzero Bihurria"
Eguna: urriaren 5ean, ostirala
Ordua: 22:00etanLekua: Tabata taberna

"Areka" film-laburra:




Eguna: urriaren 9a, asteartea
Lekua: Kresala
Ordua: 18:00etan

Gaia: memoria historikoa

 

"Zuk" filma:

Eguna: urriaren 9a, asteartea
Ordua: 18:30ean (emanaldiaren ostean Unax Blanco, zuzendaria, CEAR eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteetako kideek hitz egingo dute)
Sarrera: doan
Sinopsia: "2017. Krisi migratorio gisa izendatu duten hondamendiaren aurrean, hainbat boluntario-talde ekimen, egitasmo eta ekintza desberdinen baitan euren denbora ematen dabiltza, han-hemenka. CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Salvamento Marítimo Humanitario euskal erakunde, elkarte edo plataformetako kideak eta, gehienbat, hauen lan eta esfortsua dira lau istorio paraleloz osatutako dokumental honetako protagonistak." (www.santurzine.es)
Hainbat hizkuntzatan hitz egiten dute protagonistek: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, ...

2018/10/01

Spining klaseak euskaraz Santurtziko kiroldegietan

Lehenengo aldiz eskaini dira spining klaseak euskaraz. Beraz, gogoko baduzu ez galdu aukera!

Mikel Trueba kiroldegian:
  • Asteazkenero 20:00etan
  • Ostegunero 10:00etan
Kabiezeseko kiroldegian: 
  • Astelehenero 10:00etan
  • Asteartero 18:00etan

Informazio gehiago: Santurtziko Kiroletarako Udal Institutuaren web-gunean