2018/11/30

Euskaraldia amaiera-jaia

Euskaraldiari amaiera emateko eta berbalagunak elkartzeko, JAIA egingo dugu, luntx eta guzti.

Bertan, Imanol Ituño magoa izango da, eta une dibertigarria pasatuko dugu.

Eguna: Abenduak 3, astelehena

Ordua: 19:00

Lekua: La Perdiz taberna (Rantxeria plaza)

Animatu eta etorri!

Barakaldoko gurasolagunek sortutako tximeletak ikusgai

Asteazkenean 21 ume eta guraso elkartu ginen Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean tximeleta eder hauek egiteko. Ikusi eta gozatu:






Euskararen astea abiaraziko du Barakaldoko Hizkuntza Eskolak


2018/11/28

Euskaraldia. Kalejira Portun

Datorren ostegunean, azaroak 29, kalejira txistuz eta kantuz egingo dugu Portugaleteko oinezkoen aldean (Okillu/Ojillo kalean).

Portugaleteko Txistuzaleak zango ditugu lagun, beti prest, hainbat kanta abesteko; besteak beste:

Euskal Herrian Euskaraz / Guk Euskaraz / Kontrapas / Xalbadorren Heriotzean / Agure Zaharra / Baratze Bat / Furra Furra / Aitorren Hizkuntza Zaharra.

Arratsaldeko 7etan elkartuko gara San Roke plazan.

Animatu, tarte ederra pasatuko dugu!


Santurtziko abenduko euskara agenda hemen da!


2018/11/26

Santurtziko Berbalagun topaketa


Ostiralean, azaroak 30, ikasturte-hasiera ospatuko dugu Music eta Tipi-Tapa tabernetan. Musicen, 18:00etan, Berbalagunen aurkezpena eta otamena (pintxo-jana); horren ostean, Tipi-Tapan, 19:30ean, kantulagunen emanaldia (Euskararen Astearen baitan).

Animatu eta hurbildu, zuen zain egongo gara-eta!!
Opariak zozketatuko ditugu!

Izena emateko: 678 422 573 (WhatsAppen bidez mezu bat bidalita nahikoa)

"Bi maitasun istorio eta marko teoriko bat" antzezlana

Euskararen Astearen baitan "Bi maitasun istorio eta marko teoriko bat" antzezlana izango dugu Zurrunka taldearen eskutik


Eguna: azaroak 29 (osteguna)
Lekua: Mamarigako Kultur Etxea
Ordua: 18:45

SARRERA DOAN

2018/11/23

Barakaldoko Berbalagunek Xaboia egiteko tailerra egingo dute

Lorategi Botanikoko Natur Gelako langileei esker, berbalagunek Xaboia egiten ikasiko dute.

Zer: Xaboia egiteko tailerra
Noiz: Abenduaren 4an, asteartearekin
Zer ordutan: 10:00
Non: Barakaldoko Ramon Rubial Lorategi Botanikoan. Natur Gelan.
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Azken eguna abenduaren 3a.

2018/11/21

Euskaraldia Portugaleteko egitaraua


ABC museoaren alfabetoa-kronika

Pasa den ostiralean, Bilboko Arte Ederren museoan izan ginen Santurtziko Berbalagunak. ABC museoaren alfabetoa erakusketa Ruthen eskutik, gure aurreko bisitetan izandako gida, ezagutzeko prest elkartu ginen museoaren harreran.
Erakusketa jolas antzera ulertu behar genuela izan zen lehen oharra: ohiko erakusketetan gai, garai historiko, arte mugimendu edo hari bat izaten dute; oraingoak, ordea, alfabetoko letrak ditu oinarri. Aipatutako jolasa bi norabidetan egin daiteke: letra eta horri dagokion hitza irakurri, eta gelako artelanetan topatu hitz hori edota haren esanahia; edo artelanei erreparatu eta zer duten komunean deduzitzen saiatu. Batzuetan zaila gertatu arren, beste batzuetan ez da hain zaila izaten. Beraz, animatu nahi zaituztegu erakusketa jostagarria ikustera eta gozatzera!




XXII. Olentzarori gutun lehiaketa

Santurtzin lehiaketa gaur jarri da martxan, eta horretan lehen hezkuntzako umeek, bigarrenekoek, gazteek eta  helduek ere parte har dezakete. Gutunok aurkezteko bidea hauxe da:

Azken eguna: abenduak 12
Lekua: Casa Torre jauregian
Antolatzailea: Kultura eta Euskara Arloa

Oinarriak laster ikusgai Santurtziko Udala-Olentzaro

Tximeletak egiteko tailerra Barakaldoko gurasolagunei esker

Barakaldoko Gurasolagunek tailer interesgarri hau antolatu dute:

Zer: Tximeletak egiteko tailerra
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Noiz: azaroaren 28an, 18:30ean
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. 

Izena emateko azken eguna azaroaren 27a.

2018/11/19

Gurasolagun tailerra!


Kantulagunen eskutik azaroan 2 emanaldi!


Ipuin kontaketak


Santurtziko Liburutegi Sareak antolatua, asteazkenean, azaroak 21, 5 urtetik gorako umeentzat ipuin kontaketak egongo dira Mamarigako Kulturgunean, 18:00etatik aurrera.

Doako emanaldiak izango dira.

Informazio gehiago: http://www.santurtzi.net/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20181121_Cuentacuentos.aspx




Mendilagunak Gorbeian azaroaren 4an

Astebeteko atzerapenaren ostean, eguraldi kaskarragatik, igandean, azaroak 4, gure mendilagun kementsuek ikasturte honetako lehen irteera burutu zuten. 

Talde polita osatuta (beti legez), Gorbeiarantz jo zuten eta gailurrean ohitura bihurtu den hamaiketako ederra egin zuten.

Hurrengoa antolatzen ari dira eta albait arinen horren berri emango dizuegu. Bitartean, gozatu argazki hauetaz:








2018/11/14

Ghero antzezlana

"3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.

Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da?

Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.
Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.
Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat." 
(www.serantes.com)

Eguna: azaroak 22, osteguna
Ordua: 20:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 80 minutu
Prezioa: 10 euro sarrera arrunta, 8 euro bazkideentzat eta 5 euro berbalagun eta euskaltegiko ikasleentzat*
*sarrerak eskatzeko azken eguna azaroaren 20a, asteartea, izango da. Izena ematean ordainduko da, eta antzezlanaren egunean 20:15ean Serantes Kultur Aretoaren sarreran banatuko dira. Santurtziko AEK euskaltegian eskatu beharko dira.


2018/11/13

Ipuinak eta sormen-tailerrak


Santurtziko Udal Liburutegi Sareak ipuin eta sormen-tailerrak antolatu ditu. Euskaraz ondokoak izango dira:

Eguna: azaroaren 14a, asteazkena
Ordua: 17:30ean
Lekua: Kabiezeseko haur liburutegia

Eguna: azaroaren 28an, asteazkena
Ordua: 17:30ean
Lekua: Mahastietako liburutegia

Egunak: abenduaren 26a, asteazkena, eta 28a, ostirala
Ordua: 12:00etan
Lekua: Liburutegi nagusian

"Baserrian Jai" umeentzako ikuskizuna Barakaldoko Euskaraldiari esker


Xaboi naturalak egiteko tailerra Barakaldoko Lorategi Botanikoaren eskutik


2018/11/06

Portugaleteko euskararen azaroko agenda


Bilboko Arte Ederren museoan bisita gidatua


"(...)Kirmen Uribe idazlea (Ondarroa, Bizkaia, 1970) literatura-komisario dela, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketa aurkeztu du. (...)Obrak ordenatzeko ohiko erakusketa-irizpideen ordez –kronologikoa edo eskolen zein egileen araberakoa–, alfabeto zabal bat erabili da, 27 letraz gain espainiar alfabetoaren ll digrafoa eta euskal alfabetoaren ts, tx eta tz digrafoak ere biltzen dituena.
(...)
31 letra horietako bakoitzarekin lotuta, Kirmen Uribek euskarazko, espainierazko, ingelesezko edo frantsesezko hitz bana bilatu du, eta hitz horiek inspirazio literariotzat eta komisariotza-argudiotzat erabiliz, museoaren antzinako erakineko areto guztietan erakutsiko diren museoko bildumako artelanen aukeraketa bat egin du. Hain muntaketa berezirako, horrez gain, Ana Isabel Román eta Eduardo López artisten laguntza izan dugu." (www.museobilbao.com)

Santurtziko Berbalagunok erakusketa interesgarri hau ikustera joango gara, eta ondo baino hobeto ulertzeko, bisita gidatua izango dugu. Etorri nahi duzu? Bada, eman izena eta etorri gurekin batera arteaz gozatzera!

Eguna: azaroaren 16a, ostirala
Ordua: 17:45ean
Lekua: Bilboko Arte Eder museoa
Izena ematea: ezkerraldea@aek.eus helbidean edo 678 422 573 telefonoan (leku mugatuak izango dira: 15 lagun gehienez)
Antolatzailea: Santurtziko Berbalagun

Denboraldi berriko GO!AZENeko aurrestreinaldia Santurtzin!

Go!azeneko denboraldi berriko lehenengo kapitulua Santurtzin ikusteko aukera! ETB1en azaroaren 16tik aurrera ostiralero izango da gaueko 21:00etan.

Eguna: azaroaren 9a, ostirala
Ordua: 18:30-19:30 (ordubeteko iraupena)
Tokia: Mamarigako Kultur Gunean
Gonbidapenak: Gazteboxen hartu beharko dira, leku mugatuak
Prezioa: doan
Antolatzailea: Gaztebox