pestaƱak

PORTU KANTARI abendua

Hilero bezala, azken ostiral honetan, abenduak 27, PORTUGALETE KANTARI egin dugu Alde Zaharreko kaleetan.

Berrogei bat lagun elkartu gara "agur 2019, kaixo 2020" esateko.

Datorren urtean gehiago eta hobeto.








Barakaldoko gurasolagunen Gabonetako zuhaitzak!

Hona hemen 21 guraso eta umeek egin zituzten Gabonetako zuhaitzak!!





Korear sukaldaritza ikastaroko argazkiak Barakaldoko berbalagunen eskutik

Hona hemen tailerrean aritu ginen 15 lagunok sortu genituen platerak. Ikusi eta irudika ezazue zein gozo zeuden!!

Dak Galbi plater gazia




Letxuga entsalada jogurt saltsa eta kiwi zukuarekin



Songpyeon plater gozoa (azkenburukoa)



Urtarrileko hitzordua Santurtziko Irakurzale Klubean: Jamaikako neska

Dafne Zorregieta Rondaall, horixe da ene izena, aita euskaldun erbesteratu baten alaba naiz eta Mexikon finkaturiko familia daukan holandar ama batena. Hortxe ezagutu zuten elkar nire gurasoek, Cuernavacan, amak garai abenturazale, hippy eta ero samarra izan zuenean eta aitak leku guztietatik ihes egiteko joera hartu zuen hartan, horixe izan baitzen eta baita munduan barrena ibiltzeko daukan joera, bere ezaugarri nagusietakoa, batetik bestera mugituz alde egitekoa, alegia.
Mexikotik alde egin beharrean aurkitu zen, berak aitortzen zuenez, une zehatz batean eta arrazoi jakin batengatik, eta Jamaikan pausatu zituen oinak. Amak atzetik jarraitu zion Luzea hiriraino, eta bertan jaio nintzen ni. Gero, zenbait urte pasatuta, banandu egin ziren.
Luzea euskal hitza da, nire jaioterrikoek jakin ez arren. Aitak esaten zuen luzea euskaldunei ongi datorkien hitza dela, hauetarik asko, ia gehienak, luzeak direlako garaieran eta... sudur tamainan. Bera sudurluzea zen eta neu ere halakoxea naiz, nahiz eta sudur txikiagoa dudan, bistakoa baita Kirstin amak zertxobait lagundu zuela nire sudurraren tailua txikiagotzen, eskerrik asko, mam! Luzea, baita ere, hiri baten izena da. Baina ez dago Euskal Herrian, ez espainiar aldean ezta frantziarrekoan ere. Luzea Jamaikan dago. Hantxe jaio nintzen ni. Ez naiz luzaro bizi izan uharte hartan, baina denen aurrean beti izan naiz ni Jamaikako neska. (www.txalaparta.eus)

Irakurzale Klubaren kronika: "Fakirraren ahotsa"


Oraingoan, Harkaitz Canoren “Fakirraren ahotsa” izan dugu hizpide, Santurtziko Irakurzale Klubean. Eleberriak Imanol Larzabalen bizitza du oinarri eta istorioan zehar, Imanol bera bezala, gainerako pertsonaiak fikziozko izenez agertzen zaizkigu, nahiz eta batzuk nor diren asmatu dugun. Hortaz, benetako egoerak eta pertsonak nahasten dira literaturak beharrezkoa duen fantasiarekin. Halere, Canok errealitatea zorroztasunez zein gordintasunez islatu ditu; horretarako, jakina, izugarrizko dokumentazio lana egin du.

Askotan, musika izan da haren lanetako bigarren protagonista, baita liburu honetan ere, eta nabaria da aditua dela. Orrialdeotan aipatutako kanta baten gainean aritu ginen: Mayo. Zalantzarik gabe, abestiak eta Santurtziko herriak harreman zuzena dute, baina sorrerari buruzko hainbat teoria daude. Alde batetik, Donibane auzoko jaietako Imanolen kontzertuan, ezezagun batek eman omen zion letra, eta, momentuan, inprobisatu zuen kanta. Bestetik, “La Caja”-ko langile batek letra idatzi zuela dio beste teoria batek. Eleberrian bezala kantaren jatorrian ere, zaila izango da jakitea segurtasun osoz zer den errealitatea eta zer ez.

MARTXALAGUN. Ipar Martxa ikastaroa

Portugaleteko Martxalagun taldeko lagunek IPAR MARTXA egiten ikasteko tailerra antolatu zuten pasa den astelehenean, abenduak 9.

Ana monitoreak ederki azaldu zuen nola egin behar den, eta ondo pasatu zuten parte hartu zutenek.

Badakizue Portun MARTXALAGUN bi talde daudela: astelehenetan, 19:30ean eta ostiraletan 09:20an, Zubian.







EUSKARALDIAren aurkezpena Portugaleten

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, 2020ko EUSKARALDIAren aurkezpena egin genuen Portugaleten.

La Perdiz tabernan, 100 pertsona baino gehiago bildu ginen, EUSKARALDIAren informazioa jaso genuen, pintxo batzuk dastatu genituen, eta OIER ASLA abeslariarekin disfrutatu genuen, publikoak ere abesteko aukera izan baitzuen.

Argazki gehiago hemen topa dezakezue:

 https://photos.app.goo.gl/gkzSLB7fmwYjBYeZ9





Euskararen Eguna: IRAKURRALDI ETENGABEA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, IRAKURRALDI ETENGABEA antolatu zuen Udalaren Euskara Zerbitzuak.

Aurten Miren Agur Meabe idazlearen "Kristalezko begi bat" liburua irakurri genuen 115 bat lagunok.

Hemen topa ditzakezue argazki guztiak eta bideo osoa:

http://www.portugalete.org/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20191205_Lecturacontinuadafotosyvideo.aspx

Gabriel Celaya eskolako gurasolagunen tailerra

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra egin zuten Portugaleteko Gabriel Celaya eskolako gurasolagunek, joan den asteartean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.

Eskolako hainbat ume eta guraso elkartu ziren, apaingarri politak egin zituzten, eta elkarrekin EUSKARAZ BIZI.

Aurrera, gurasolagunok!







Gabonetako apaingarriak Barakaldoko gurasolagunekin

Zer: Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra.
Noiz: Abenduaren 19an, ostegunarekin.
Zer ordutan: 18:30ean
Izena emateko: 678 626 567 telefonora deitu edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi,

Mendilagunak Alen mendira

Abenduaren 14an mendilagun taldea Alen mendira abiatuko da. Hitzordua goizeko 9:00etan jarria dute ohiko lekuetan, Santurtziko tren geltokiaren ondoan eta Ansioko metro geltokiaren alboan. Izena eman ezazu ohiko bideen bitartez abenduaren 12 baino lehen. Mendiaren inguruko informazio gehiago hemen eta hemen.


KIROLA eta NATURAren 2020ko eskaintza


KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen horren bitartez AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen zaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera. Mintzapraktika programetan antolatzen ditugun mendilagun irteerak osatzeko bi proposamen ditugu:
ASTEBURUKO TXANGOAK
2020an 6 asteburutan txangoak antolatu ditugu. 

  • Urtarrilaren 26an, Delika zirkoan orientazioa.
  • Otsailaren 16an, Altubeko baso eta ur-jauziak. 
  • Martxoaren 15ean, Zumaiako geoparkea.
  • Maiatzaren 10ean Entziako baso sorgindua.
  • Maiatzaren 31n Montefuerte parkean orientazioa.
  • Ekainaren 14an Araotzeko haitzuloak.
Txangoetan parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango dira beti bidean laguntza emateko. Txangoetan izena emateko bete fitxa hau.
UDAKO IBILTARIAK
2020ko udako oporrak disfrutatzeko 15 eguneko 2 ibilbide antolatu ditugu:  Lehen aukera, Gorbeiako parke naturaletik irten eta Izaban amaituko dugu, uztailaren 17tik 31ra.
Bigarren aukera, Arabako Oion herrian hasita kostaldeko Lekeitioraino ibilbidea, abuztuaren 1etik 15era.
Erreserbak egiteko epea apirilean zabalduko dugu. 
Prezioa: 595 €

PORTU KANTARI 2019ko azaroa



PORTUGALETE KANTARI ekimenak ez zion huts egin azaroaren azken ostiralari.

Oraingoan, azaroaren 29an, Portugaleteko xistuzaleak izan genituen lagun.

Une dibertigarria, lagunen artean, eta EUSKARA PRAKTIKATZEKO aukera.