pestañak

Irakurzale Klubean "Amek ez dute"


Ekaitza urrun-kronika


Oraingoan, eleberri historikoa izan dugu eskuartean. Filma historikoen erritmoa du liburuak, Joanes Urkixo egileak gidoilari lanetan eskarmentu handia daukala nabaria da. Gerra zibileko gertakarien erritmo bizia du alde batetik, eta, bestetik, Gabino protagonistaren istorioa batzuetan lasaiagoa eta besteetan azkarragoa izaten da. Urrian, Berrian egin zioten elkarrizketan, idazleak argi eta garbi utzi zuen narrazioan zehar agertutako pertsonaia gehienak errealak zirela, baita jazotakoak ere. Modu horretan, ezagutu ahal izan dugu aiton-amonek beldurragatik isildutako XX. mendeko historiaren zati bat. Hortaz, erritmo bizia eta askorentzat ezezaguna den hurbileko historia gerturatzea alde ditu. Pertsonaiak argitze aldera, aldiz, liburu bukaeran epilogoa izatea eskertuko genuke.

Santurtziko otsaileko agenda hemen da!


Zientzia tailerrari buruzko kronika

Pasa den ostiralean lagun-talde handia osatu genuen, euskaraz esperimentatzeko, Bego Mendibe berbalagunaren eskutik.

Gure Bego maiteak hainbat esperimentu prestatu zituen, gurasoek zein umeek elkarrekin egiteko, elkarrekin ikasteko, eta, jakina, euskarari heltzeko, naturaltasunez, lagun-giroan, gozatzeko; izan ere, horixe da xedea, gustura aritzea euskaraz.

Elektromagnetismoa, grabitatea, erreakzio kimikoak edota elektrizitate estatikoa izan genituen bidelagun ostiral arratsaldean Santurtziko AEKn, eta une batez gure euskaldun txikiak zientzialari bihurtu ziren.

Aner, Ibai, Amaiur, Oinatz, Lier, Amara, June, Ibai, Mireia, Izaro, Sendoa, Laura eta Asier,  mila esker! 


Bai, KORRIKA datorkigu! 
Klika zientziari, klika gozamenari, klika euskarari!

URTARRILEKO PORTUGALETE KANTARI(kronika)

Urtarrilak ere bete du bere azken ostirala eta ohitura denez Portugaleteko Kantuzaleak abestera atera dira. Eguraldi kaskarra aitzaki, kantua eta dantza uzatrtzeko beta izan genuen Portugaleteko Merkatuan.
Hemen bideo labur bat.

Barakaldoko pintxo dastaketari buruzko kronika

Sasiburu eta Berbalagunei esker, 40 lagun elkartu ginen aurtengo pintxo dastaketan San Bizente jaiei gorazarre egiteko. Hemen dituzue argazkiak









Barakaldoko gurasolagunen ipotxak ikusgai!

Azken tailerrean 16 guraso eta seme-alaba elkartu ziren euskaraz aritu eta ondo pasatzeko. Plastilina eta intxaurrez ipotx dibertigarri eta ederrak egin zituzten. Hona hemen argazkiak:







 

Harian proiektua Eñaut Elorrietaren & Kaabestri String Ensembleren eskutik

Eñaut Elorrieta "(...)HARIAN proiektu berri honetan KAABESTRI STRING ENSEMBLE soka-boskoteak lagunduta egongo da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikari handiak denak, eta horiez gain, Fernando Velázquezek, Carlos Monfortek eta Juan Carlos Perezek lan eta formazio honetarako beren-beregi egindako moldaketak ere ekarriko ditu oholtzara.
Euskarri digitalean argitaratutako 4 kantu eta beste berri batzuez gain, bira aparta honen errepertorioan “Deserriko kantak” diskotik ateratako hautaketa bikaina entzungo dugu, bai eta Eñautek Ken Zazpirekin kantatzen zituen zenbait abesti eta bertsio sorpresa ere." (www.serantes.com)

Eguna: otsailak 2, larunbata
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: 15 euro, eta %20 merkeago lortzeko aukera egongo da baldin eta 15 lagunetik gorako taldea osatzen bada.
Iraupena: 80 minutu
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

Gaixotzen gaituen elikadura eredurantz bidaia (kronika)

Aurreko ostegunean 15 bat lagun bildu ginen Portugaleteko Kulturgunean egunerokoan dauzkagun kontsumo eta elikadura ohituren inguruan hausnartu eta elkarrekin gogoeta aberasgarriak elkarbanatzeko. Mila esker hurbildu zienete guztiei eta bereziki Patricia Gómezi  VSF Bidezko Elikadurako kideari.


Olentzerori gutunen sari-banaketa



Noiz: urtarrilaren 23an
Non: Casa Torre jauregian
Ordua: 18:00etan
 Euskara eta Kultura sailak antolatua 

"Horma artean" filma euskarazko azpitituluekin Santurtzin ikusgai

"François eta beste irakasleak auzo gatazkatsu batean dagoen institutu batean egiten dute lan eta ikasturte berriari aurre egiteko prestatzen ari dira, beren ikasleei ahalik eta hezkuntza onena emateko. Baina ikasgelan, gaur egungo Frantziako mikrokosmosa, kultura eta jarrerek talka egiten dute. Nerabeak dibertigarriak eta estimulatzaileak izan arren, haien portaerek guztiz hondora ditzakete irakasleen gogo eta asmoak. Argi hitz egiten du Françoisek eta horrek asko harritzen ditu ikasleak, baina haren metodoak ukatzen hasten direnean, bere etika ulertzeko modu zurruna zalantzan jarriko da." 
(www.filmazpit.eus)

Eguna: urtarrilak 29, asteartea
Orduak: 10:15ean eta 17:30ean
Iraupena: 124 minutu
Lekua: Kresala aretoa
Antolatzailea: Santurtziko Udal Euskaltegia

Euskal izenei buruzko hitzaldia


Mikel Gorrotxategi onomastikan adituaren eskutik “Euskal izenak: debekutik arrakastara” hitzaldia izango dugu.Bertan euskal euskal izenei buruz arituko zaigu, besteak beste, hainbat izenen jatorriaz.

Eguna: urtarrilak 24, osteguna
Orduak: 10:15ean eta 17:30ean
Iraupena: ordu bete inguru
Lekua: Kresala aretoa
Antolatzailea: Santurtziko Udal Euskaltegia

Barakaldoko berbalagunon pintxo dastaketa San Bizente jaietan

San Bizente auzoko jaien baitan, Barakaldoko berbalagunok Pintxo dastaketa izango dugu Sasiburu euskara elkarteari esker.

Noiz: Urtarrilak 24, osteguna
Zer ordutan: 19:30ean
Non: Martxoak 8 plazan, Union Sport tabernatik gertu.

Ganguren mendiko kronika

Berba bakar batean: IKARAGARRIA

Orotara 21 lagun elkartu ginen (ohiko mendilagunez gain, beste mendizale batzuk ere animatu ziren, baita bi familia ere). Jende kopuru aldetik, orain arte egindako irteerarik arrakastatsuena; berdin segituko ahal dugu!

Barakaldoko Ansion elkartuta, oinez joan ginen Bilbora, Mallona Galtzadaraino/Mallonako galtzadetaraino (nahiago duzuen moduan), eta hortik Iturritxualde (Avril) mendirantz, kalean gora eta gora eta gora... Gailurrean arnasa pixka bat hartu ondoren, Gangurenera joan ziren... Bai, ziren; izan ere, kronika hau idazten ari denak atzera egin behar izan zuen, gaixotu zen-eta; hala ere, ezin gusturago ibili nintzen, gorputzak "nahikoa!" esan zuen arte. 

Eguraldia ere gure alde izan genuen; beraz, txango borobila izan zen.

Mila esker, Aida, Iker, Enara, Aiala, Leire, Mikel, Juanjo, Aitziber, Silvia, Ainara, Guille, Ibai, Iñigo, Jon, Josu, Mari Jose, Saray, Dina eta Lara.

Argazki batzuk:




Jabetuko zinetenez, jendea falta da argazkietan. Hurrengoan, ibiltzen hasi aurretik, familia argazkia aterako dugu.









PORTUGALETEN TAILERRA :GAIXOTZEN GAITUEN ELIKADURA


Dantza filma Santurtzin


"Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 
Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat." (www.txintxua.com)

Ikusgai izango dugu asteon Serantes Kultur Aretoan 18:00etan eta 20:30ean.