2019/02/01

Kantulagunak urtarrilean

Taldeak urteetako eskarmentua pilatu du: gero eta hobeto jotzeaz eta kantatzeaz gain, kanten zerrenda luzatu eta luzatu egiten da.
Hileko azken igandeko hitzorduetara beti hurbiltzen dira hainbat lagun, eguraldiaren arabera gehiago edo gutxiago izan daitezke. Urtarrileko hitzorduaren egunean, eguraldi kaskarra izan genuen; hala eta guztiz ere, hor topatu genituen Kantulagunak jo eta ke. Eguraldiak ez ditu kikiltzen!
Eskerrik asko Raquel, Ana Mari, Marijo eta Patricia Santurtzi kantuz eta euskaraz alaitzen jarraitzeagatik!

No comments:

Post a Comment