2020/01/27

ESKALADA TAILERRA Portun


ESKALADA TAILERRA egin genuen Portugaleteko berbalagunok, urtarrilaren 23an, Zubi Alde kiroldegiko rokodromoan. 

Kuadrilla ederra elkartu ginen, eta Alex Campino, Iñigo Otxarri eta Iñigo Galdeano izan ziren gure monitore trebeak eta jatorrak.

Argazki guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.

Animatuko dira Eskaladalagun taldea egitera?










70 lagun inguru elkartu ginen San Bizente jaietako pintxo dastaketan

Sasibururekin batera antolatutako Pintxo Dastaketan 70 lagun inguru elkartu ginen San Bizente jaietan!!












2020/01/22

Santurtziko berbalagunon taldea Egunean Behin aplikazioan


Ezagutzen al duzue Egunean Behin aplikazioa? Euskarazko galde-erantzunen jokoa da: egunean 10 galdera, behin baino ez. 

Hurrengo denboraldia otsailaren 3an hasiko da, eta oraingoan Santurtziko berbalagunon taldea izango dugu geure artean jokatzeko eta sariak irabazteko.

Parte hartzeko zer egin behar duzue? Aplikazioa deskargatu eta “taldeak” atalean 1E4CFB gakoa sartu, besterik ez.

Anima zaitezte eta parte hartu!!! 


2020/01/20

Adi! Itsas Museorako bisita gidatua atzeratuta: urtarrilaren 31n izango da.


Jantziak ospakizunetan. Hitzaldia

Datorren ostiralean, urtarrilak 24, 19:00etan, Santa Klaran, Berriztasuna dantza taldeak hitzaldi bat antolatu du: Zer eta nola jantzi gure ospakizunetan.

Hitzaldia Ane Albisuk emango du, eta Berriztasuna taldearen 50. urteurrenaren egitarauaren barruan dago.

2020/01/17

Urtarrilaren 24 eta 25erako ekintzak

Museoetarako bisitak datozkigu hurrengo asteburuan: 24an, ostirala Bilboko Itsas Museoaren "Elkanoren Aztarna" erakusketan izango dugu bisita gidatua 16:30ean, eta horretarako 15:50ean elkartuko gara Santurtziko metro geltokian.
Horretaz aparte, 25ean Rialian izango dugu familientzako hitzordua, bertan "Madelman Unibertsoa" erakusketa bisitatzeko aukera izango baitugu Horrez gain, amaitutakoan, umeek diorama bat egiten ikasiko dute.


2020/01/15

Antxo eta Pantxa San Bizente auzoko jaietan


Barakaldoko AEK eta Sanbiko Jai Batzordearen ekimenez, guraso eta haurrek euskarazko ekintza honetaz gozatu ahalko dute.

Zer: Antxo eta Pantxa "Antzarrekin dantzan"
Non: Martxoak 8ko plazan (Union Sport taberna dagoen enparantza)
Noiz: Urtarrilaren 24an, ostiralean
Zer ordutan: 17:30ean

2020/01/14

Garagardo eta Pintxo dastaketak San Bizente jaietan!


Hona hemen Barakaldoko berbalagunok AEK eta Sasibururekin batera antolatu ditugun ekintzak jai hauetarako.

  • Urtarrilaren 21ean, Garagardo dastaketa, 19:30ean, KikarArtean lokalean. Izena emateko idatzi: info@sasiburu.eus helbidera.

  • Urtarrilaren 24an, Pintxo dastaketa, 19:30ean Kukutz txokoan (Union Sport tabernatik 40 metrora)

2020/01/13

Barakaldoko Gurasolagunek "betiko jolasak" egingo dituzte San Bizente jaietan

San Bizente jaien baitan, Barakaldoko gurasolagunek ekintza hau antolatu dudugu:

Zer: Betiko jolasak
Noiz: urtarrilaren 22an, asteazkenarekin
Zer ordutan: 18:00etan
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edota 678 626 467

Asti Leku GURASOLAGUN. Kamisetak margotzeko tailerra

Asti Leku ikastolako ostiraletako Gurasolagun taldean KAMISETAK MARGOTZEKO tailerra egin zuten, joan den ostiralean, urtarrilak 10.

Tarte ederra pasatu zuten euskaraz, eta kamiseta politak egin. Aurrera!



ESKALADA ikastaroa

ESKALADA oinarrizko ikastaroa egingo dugu Portugaleten, lagun eskalatzaile batzuen eskutik.

Animatu eta izena eman, kopurua mugatua da, kontuz ibili!

LEKUA: Zubi Alde kiroldegiko rokodromoa

EGUNA: urtarrilak 23, osteguna

ORDUA: 19:00


IZENA EMAN: 600482022 / portugalete_berba@aek.eus


2020/01/11

Hurrengo astebururako planak Santurtzin

Urtarrilaren 17an, ostirala, "Tabernaria, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak" antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu Mamarigako Kultur Etxean. Biharamunean, hilaren 18an, Udalatx mndira abiatuko dira mendilagunak eta, asteburua, igarota, Irakurzale Klubarekiko hitzordua izango dugu astelehenean, hilak 20, "Jamaikako neska" liburuaz jarduteko. Animatuko zara?