pestañak

"40 segundo berrogeialdian" bideo lehiaketa

Kapaz zara bideo bat grabatzeko 40 segundoko mugan? Horixe proposatzen dizugu Ezkerraldeko dinamizatzaileok: Graba ezazu bideo bat berrogeialdiari buruz. Nahi duzun bideo mota izan daiteke, baina ez du 40 segundo baino gehiago iraun behar. Umorezkoa izan daiteke, ironikoa, zerbait hunkigarria. Sormenak ez du mugarik! Parte hartu eta hainbat sari irabaz ditzakezu! Sariak eta opariak egongo dira!! Bideoak bidaltzeko azken eguna apirilaren 12a da.

Portugaleteko Egunean behin. Irabazleak

Azken bi asteetako irabazleak hauek izan dira:

Martxoak 9-15 astean:

  • Irabazlea: Iñakito

  • Zozketa sariduna: 39. Amaia

Martxoak 16-22 astean:

  • Irabazlea: Asier

  • Zozketa irabazlea: 58. Supituki

Mesedez, DEITU telefono honetara, EZIN BAITUGU JAKIN nortzuk zareten: 600 482 022

72 lagun gaude Portugaleteko Berbalagun taldean. Oraindik ez baduzu izena eman, garaiz zaude.

Gainera, aste honetan ia 100.000 pertsonak parte hartu duten 3. denboraldia amaitu arren,  lehiaketa berria hasiko da, BERrogeialdiko Astea. Irakurri HEMEN


Etxean bai, baina berbalaguna ez da eten!!!

Ezkerraldeko dinamizatzaileon oharra

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, ohiko berbalagun taldeak bertan behera geratu dira garai baterako. Era berean, egoera honek irauten duen bitartean, ekintza “presentzial” guztiak atzeratuta geratuko dira (ez bertan behera, aurrerago egingo ditugu eta!).


Baina garai berriak, aukera berriak. Bolada honetan berbalagunen arteko whatsapp taldeen bidezko bideodeiak sustatu nahi ditugu. Herri bakoitzeko dinamizatzailearen bidez jasoko duzue honen berri.


Gainera, UEMAk etxean euskaraz egiteko eta gozatzeko hamaika aukera bildu ditu, hemen daukazue: Etxean goxo euskaraz


Eta esan dugu ekintza presentzialak bertan behera utzi ditugula, baina... Adi egon, zerbait buruan darabilgu-eta!!!

Maitasun mezuen lehiaketa. Saridunak.

2020ko MAITASUN MEZUEN LEHIAKETAn, aurkeztutako 220 mezuen artean (inoiz baino gehiago), irabazlea Estitxu Ibarra suertatu da.

Argazkian, Estitxuk Portugaleteko Udalaren Euskara zinegotzia Koldo Nuñezen eskutik jaso zuen saria, martxoaren 5ean: tableta elektroniko bat.

Mezu asko eta kolore guztietakoak. Gainera, Argentina eta Uruguaitik ere jaso dugu hainbat.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guzti-guztioi,  zuen esfortzu, irudimen eta euskara sare sozialetan zabaltzeagatik.

Hemen dituzue irabazle eta finalisten mezuak:

Maitatzea, maitatua izatea, norabide anitzeko sentimendua. Irribarreak, emozioa, plazera, zoriontasuna... une txarrak gainditzen laguntzen diguna. Gure bizitzaren motorra.  
Estitxu Ibarra (irabazlea)

 Azetil-CoA izan nahi nuke zure krebs-en zikloan sartzeko eta NADH inoiz ez agortzeko.  
Alba Nogales (finalista)

 Zu eguzkia izan arren, eta ni ilargia, ailegatuko da eklipse-eguna eta elkartuko gara betirako.  
Kasandra Garcia (finalista)

Nire arima argiz betez, egarria itzaliz, sena elikatuz.
Zure besoetan hazten naiz Ama Lurra, zure edertasunarekin hunkituta, zure magalaren babesean.
Oparirik bereziena, maitagarriena jasota, bizitza. 
Idoia Nuñez (finalista)

 Bizitzeko arnasa behar dut eta ZU zara haizea.
Beroa behar dut eta eguzkia zara.
Gose naiz eta zu goxoa
Beldur naiz eta ZU nire aterpea
Negar egiten dut eta zu zapia
Hori eta gauza gehiago bizitzeko eta ZU nire bizitza.
Sandra Saiz (finalista)

Zeruko bost izar hartu, eta hotel bat egingo dut, igerilekuan etzanda eskutik hartuta egongo gara gu.  
Hugo Abella (finalista)

Laino artean agertu zinen, aspaldi lotzen zintuen katea askatuz; nere barnean zure lekua erreklamatzen; eta betirako, baldintzarik gabe maite zintudala jakin nuen: euskera hizkuntza maitea.  
Arantza Astondoa (finalista)

Dantza gaitezen, bizitzak behartzen gaituen moduan, baina itzalek egiten duten bezala, beti elkarrekin, bultzatu gabe, oztopatu gabe, uste izan gabe. 
 Maru Sanchez (finalista)
Hauxek dira nire bihotzaren  bi hots:" Maite zaitut".  
Itziar Urraca (finalista)

https://cmumonica.es/wp-content/uploads/2019/02/silueta-mujer-fot-carnet-255x300.png 
Pozik nagoenean, laguntzen nauzu.
Barre egiten dudanean, zu nire ondoan zaude.
Negar egiten dudanean, han zaude.
Lagun-mina baino gehiago...
Ezin dut bizitza imaginatu zu gabe, musika maitia.
Zulema Agorria (finalista)

Asteburuko berbalagun ekitaldiak bertan behera

Biharko Santurtziko gurasolagun bisita eta igandeko Zumaiako geoparkerako txangoa bertan behera geldituko dira.

Litekeena denez martxoan ekitaldi gehiago bertan behera utzi behar izatea, saiatuko gara horren berri ahal bezain laster ematen.

Dena den, edozein zalantza baduzu, jarri harremanetan zure herriko dinamizatzailearekin.

Amaren eskuak eta Hamabost zauri liburuak irakurriko dituzte Barakaldoko irakurzaleek maiatzerako


Kamisetak margotzeko Gurasolagun tailerra

Portugaleteko Zubeldia eskolako Gurasolagun taldean, kamisetak margotzeko tailerra egin zuten martxoaren 10ean.

Ikusten duzuenez, buru-belarri ibili ziren lanean, baita gustura geratu ere.

Aurrera tailerrekin, gurasolagunok!






Barakaldoko gurasolagunek dantza modernoa egingo dute

Urtxintxari esker, Barakaldoko gurasolagunek ekimen interesgarri hau egingo dute:

Zer: Dantza modernoa euskal musikarekin
Noiz: martxoaren 30ean, astelehenean
Zer ordutan: 18:00etan
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567

Barakaldoko industria ibilbidea: argazkiak

Gaur 29 lagun elkartu gara CIHMArekin batera antolatutako bisita zoragarri honetan. Industria ibilbidea egiteaz gain, Illgner eraikina bisitatu ahal izan dugu. Hementxe dituzue argazkiak.









Euritakoak margotzeko Gurasolagun tailerra

Portugaleteko Asti Leku ikastolako ostiraleko Gurasolagun taldean, euritakoak margotzeko tailerra egin zuten martxoaren 6an.

Ikusten duzuenez, lan ederra egiteaz gain, oso ondo pasatu zuten, EUSKARAZ.




EGUNEAN BEHIN aplikazioa ezagutzen duzu? Normalean aritzen zara? Orain, Portugaleteko Berbalagun taldean egoteko aukera duzu.

Astelehenero, sariak.

Edalontziak margotzeko Gurasolagun tailerra

Asti Leku ikastolako Gurasolagun taldean (astearteko taldean), edalontziak margotzeko tailer bat egin zuten martxoaren 3an.

Ikusten duzuenez, teknika oso ondo ikasi dute, eta primeran pasa zuten umeekin batera.

Animatu Gurasolaguneko beste taldeetan!




Santurtziko gurasolagunak Santurtzi Itsasoa museora martxoaren 13an


PORTU KANTARI otsaileko kronika

Hileroko azken ostiraletan bezala, otsailaren 27an, Portugaleteko Alde Zaharreko kaleetan barrena, ostiral polita bizi izan genuen.

Euskal kantak abestu, euskara praktikatu eta lagun onekin une ederra pasatu genuen.