2020/07/02

Santurtziko berbalagun sari banaketa


Ikasturtea amaitzen ari gara, eta alarma egoeran banatu ezin izan genituen banatzen ari gara. Asteartean hitzordua izan genuen Gernika parkean eta bertan izan ziren Juanan (argazkian ez badago ere!) eta Ekaitz, Egunean Behineko aste bana irabazi baitzuten, eta Rubén Pérez, "Uztailaren 16an" testu lehiaketaren irabazlea (behean daukazue) testua. 
 
Egon ezin izan ziren irabazleekin ere harremanetan jarri gara eta hitzorduak jartzen ari gara sariak emateko.
 
Eta hauxe izan dugu ikasturteko azken hitzordua. Irailean inoiz baino gogo handiagoz itzuliko gara; bitartean, uda gozatu eta betiko moduan, PRAKTIKATU ETA BIZI!
 
 
Uztailaren 16an... oste-eguna ......aldaketa eguna.....
....baina ilargia altuago badago.....
Gorantza, liluratuta..... bere distirek sorgintzen naute....
....hain argitsu.....
Baina nire lepoa nekatzen da.....
.....buru makur, landutakoa, pikutara!!
Gorputz itzal iluna aurrean......kuttuna zein zumea....
....aldatuta, neu naiz, hala ere........eta maite dut....
.....argi iturria ere maite dut......baina altuago badago....

Ruben Perez Gonzalez

Miñan liburua aukeratu du Barakaldoko irakurzale klubak urrirako

Lagun giroan gozatu nahi duzu literaturaz? Oraingoan, Barakaldoko Irakurzale Klubak Amets Arzallusen Miñan liburua jorratuko du.

Hona sinopsia: Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima Balde han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. 

Urriaren erdialdean batuko dira, aurrerago zehaztuko da non eta noiz izango den. Momentuz, liburua eskuratu eta irakurtzen has gaitezke.