2020/10/30

Paseatzeko bi talde hasiko dira Barakaldon datozen egunetan!

 

Euskaraz mintzatu nahi duzu aire zabalean ibili bitartean? Barakaldon bi talde izango ditugu:

Astearteetan 19:00etan eta

Ostiraletan 09:30ean

Online taldeak laster abian!

 

Covid 19a dela eta, online praktikatu nahiago duzu? Orain da aukera! Klikatu honen gainean eta datuak beteta zurekin jarriko gara harremanetan!

2020/10/26

SESTAON PASEOLAGUN TALDEA SORTU DA!


 Ostiralero 11:30etan elkartuko da Sestaoko PASEOLAGUN taldea! Animatuko zara beraiekin praktikatzen?

2020/10/21

Barakaldoko Irakurzale Klubak "Jentilak" liburua irakurriko du


Barakaldoko Irakurzale Klubak Aritza Bergararen Jentilak liburua aukeratu du irakurketa solasaldia egiteko. Gainera, Hala Dzipo eta Udal Euskara Sailaren ekimenez, Kulturbero ekimenaren baitan, idazlearekin egoteko aukera izango dugu, abenduaren 17an, 20:00etan.

SAnturtziko Irakurzale Klubaren azaroko hitzordua


 

Azaroaren 11n elkartuko da berriro Santurtziko Irakurzale Kluba, eta Karlos Zabalaren "C'est la vie" abesten dute zaharrek" liburua izango dute mintzagai. Animatuko zara?
SINOPSIA: Anton Pla, berrogeita bost urte inguruko hondarribiarra, bi seme-alabaren aita, lehen lorezain eta orain finka-administratzaile; larunbatetan aita alargunari bisita egiten dio Lesakan eta igande goizetan bere lagun Kinkori taberna garbitzen laguntzen dio Irunen. Gizon arrunta, inon arruntik bada, xehetasun txiki batengatik ez balitz: egun batez, hartarako arrazoi zehatzik eta bultzada jakinik gabe, atzeraka ibiltzen hasiko da.
Xelebrekeria moduan hasi, eta azken muturreraino eramango du burutazioa Antonek, eta gauza bera nobelaren egileak: hari-muturretik tiraka, pertsonaiari segika ibiliko da hiru bat astez, uneoro gertatzen eta bururatzen zaizkionak kontatuz, eleberri umoretsu bezain harrigarria onduz.
Baina nor da Anton Pla benetan? Ustekabean famatu bihurtzen den inuxentea? Pailazo sakratuen moduan gizartearen arauak zalantzan jartzen dituen transgresorea? Paradoxikoa, kaotikoa, xaloa, sarkastikoa, adar-jotzailea, zentzugabea… Ezaugarri horiek guztiek definitzen dute pertsonaia, zeinak, gure ispilu deformatzailea balitz bezala, noiz barre lasaia noiz irri urduria eginaraziko digun.

2020/10/16

UMOREA. José Krutz Gurrutxaga

 

"Oraingo honetan niri gertatutako istorioak kontatuko ditut, edo niri gertatu zaizkidala esanez, asmatutakoak. Azken finean berdin dio.

Pentsa, ni neu jaio aurretik gertatutako istorioak ere kontatuko ditut. proto-istorioa edo preistorioa deitu beharko nioke?"

NOIZ: urriaren 30ean 

ZER ORDUTAN: 19:30ean

NON: Sestaoko musika eskolan. 

PREZIOA: 5€ 

ANTOLATZAILEA: Sestaoko Udala

2020/10/15

Bideo-elkarrizketa: ITXASO QUINTANA aktorea

Itxaso Quintana Portugaleteko aktoreari elkarrizketa egingo diogu datorren astean.

"Txarriboda", "Amar en tiempos revueltos", "El comisario" lanetan aritu da.

Galderak egiteko aukera egongo da.

EGUNA: urriak 22, osteguna

ORDUA: 19:00

LEKU BIRTUALA:  https://meet.jit.si/BERBALAGUNPORTU