2020/11/26

Santurtziko Irakurzale Klubaren kronika

 

Urrian izan zen ikasturteko lehen hitzordua, aspaldiko partez elkar ikusteko aukera izan genuen, baina orduko hitzordu horretan udan irakurritakoaren berri eman genion elkarri, baita proposamen literarioak egin ere. Horren ostean, azaroaren 18an elkartu ginen klubeko kideok Karlos Zabalaren “Ces’t la vie kantatzen dute zaharrek” eleberriaren gainean hitz egiteko.


Gurean “zenbat buru, hainbat aburu” esaera zaharrak beti izaten du tokia, eta azken hitzorduan, nola ez, izan du. Hori bai, zenbait pasarterekin barre egin dugula ezin uka! Egoera surrealista baten haritik tiraka, egoera sinesgaitz bezain barregarriei bidea eman die idazleak. Gainera, irakurterraza da oso: kapitulu labur eta erritmoa arinekoa da. Hortaz, aise irakurri eta ondo pasatzeko aukera duzu!


Azkenik, bileran, hemendik eta ekainera arteko liburuak asteon aukeratzea erabaki genuen, eta horien berri laster emango dizuegu. Bitartean, jaso zuen agendetan hurrengo data: urtarrilaren 20an izango da, besterik ezean; eta gainerakoak martxoan, maiatzean eta ekainean egiteko asmoa dugu.

2020/11/24

PASEO-LAGUN Portugaleten


 

Ibilbide historikoa Barakaldon zehar berbalagunen eskutik

 

CIHMAko langileei esker Barakaldoren historia hobeto ezagutzeko parada izango dugu. Anima zaitez eta etor zaitez gurekin!

Zer: Ibilbide historikoa Barakaldon zehar

Noiz: abenduaren 09 eta 16ean (talde bana)

Zer ordutan: 11:30ean Clara Campoamorren

Izena emateko: 678 626 567 edota barakaldo_berba@aek.eus

2020/11/23

Astebete daukazue zuen argazkia bidaltzeko!


 Igandean bukatuko da lehiaketan parte hartzeko epea! Ez galdu astirik! Munduari erakutsi Sestaoren xarma!

2020/11/20

RIALIA museora bisitak

Aste honetan, hainbat talde egon dira Portugaleteko Rialia museoan.

Behin betiko erakusketa ikusteaz gain (gure eskualdeko industriaz), behin-behineko erakusketa ere gozatu dute: Roberto Zalbidea margolariaren koadroak.

Polita eta interesgarria, benetan!





2020/11/13

Sestaoko paseolagun taldea!


 Dagoeneko, Sestaoko paseolagun taldea hasia da kalez kale, auzo auzo, Sestaoko txoko guztiak zapaltzen eta mingaina astintzen! Biba zuek!

EUSKARALDIAn astero zozketak


EUSKARALDIA hasi arte, ostiralero opari sorta bat zozketatuko da izena eman dutenen artean.

Azaroaren 6ko saridun bat Iratxe Allende izan zen. Zorionak!



2020/11/10

Azaroaren 19an, RIALIA museora bisita egingo dugu.

Museoak industrializazioari eskainitako erakusketa iraunkorra eta aldi baterako erakusketa: “Zalbidea” erakusketa artistikoa ditugu (klikatu HEMEN).

5 laguneko bi bisita egingo dugu: 12:00etan eta 17:00etan.

Izena emateko: 600 482 022

Euskararen eguneko lehiaketa.

 

Abenduaren 3a Euskararen Eguna denez, Portu Kirolak entitateak lehiaketa bat antolatu du: kirolean erabiltzen den hitz bat idaztea.

QR aplikazioaren bidez sartu galdetegian, eta erantzun dutenen artean 120 euroko bono bat zozketatuko dute, Sportlandia kirol dendan erabiltzeko.

Animatu! Zozketa abenduaren 3an egingo da!