Urtarrilaren 21ean eta 22an, (asteazken eta ostegunean) Sestaoko euskaltzaleok beste ekintza bat dugu geure hizkuntzan gozatzeko. Udal Euskaltegiak Rialia Industria museoa ikusteko txango bat antolatu du. Txango hau irekia da berbalagunentzat, hortaz, Udal Euskaltegiko ikaslea izan ez arren bertan parte har dezakezue. Baina adi, zer demontre dago Rialian (Portugalete)??
Bada, koadroak, eskulturak, museoak berak lortu dituen arte lanak, gure historioaren gaineko azalpenak.. eta abar. Ez dezagun ahaztu Ezkerraldeko historia estuki dagoela lotuta industriarekin, nork ez du izan senideren bat Labe garaietan edota bestelako lantegi batean lanean??

Aukera ona dugu geure herriaren nortasunean murgiltzeko (eta euskaraz). Bi egun horietan bi irteera daude:
Goizez 9:30-11:00 eta arratsaldez 16:30-18:00. Bertan parte hartu nahi baduzue, bidaliguzue email bat urtarrilaren 20a baino lehen. Anima zaitezte!!