
2009/10/29
Perkusio erritmoan dantza egin gura duzu???

Zirko tailerrak Donibane auzoan

Munduari bira hamaika bideetatik.

Guk beharbada ez dugu horrenbeste denbora Munduari bira hamaika bidetatik egiteko, baina, nik uste hurrengo ostiralean, azaroak 6,

Badugu azaroko agenda!!!
2009/10/26
Azaroko agenda!!!
2009/10/22
ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ ZURE SEME-ALABEKIN !!!

Norentzat? Guraso, begirale eta zaintzaileentzat.
Non? San Diego, 3- 3. solairuko gela (Behargintza)
Noiz? moduluak ondoko egunetan izango dira, umeen adinaren arabera:
0-3 urte bitartekoak badira: azaroaren 24an edota 26an
4-6 urte bitartekoak badira: abenduaren 1ean
Ordutegiak: 9:45-11:45
Informazio gehiago:
Kopuru mugatua: 20 pertsona talde bakoitzean, gehienez ere (umerik gabe).
Baldintzak: 0-6 urte arteko umeen gurasoak eta zaintzaileek har dezakete parte.
Prezioa: 5 € (CD+liburua, barne)
Izena emateko:
SESTAOKO UDALAREN EUSKARA SAILA
CastaƱos eraikina, z/g
Tel.: 94 472 90 24 (Joseba)
Badator Eriz magoa!!!

Eskola eta instituetako ikasleentzako hitzaldiak
Dagoeneko hitzaldi hauek dagoeneko eman dira:
- Bizitza da eskola: Milioi bat kilometro munduan zehar: Nairobitarra
- Munduaren beste aldea (Australia, Zelanda Berria…)
- Klima aldaketa
- Saharar errefuxiatuak
Urria eta azaroko hitzaldiak:
Astelehenean, urriaren 26an, Euskal Herriko 20 sekretu txiki, Ander Izagirre.
Azaroaren 10ean, Harrizulatzaileak, Kimetz Arana.
Informazio gehiagorako, Euskara Sailera jo: 94 472 90 00.
Neguko ohitura zaharrak, hitzaldi interesgarria.

2009/10/20
Asteburu euskalduna Elantxoben!
Karibe kolektiboak asteburu euskaldun batera gonbidatu gaitu. Aurreko ikasturtean, batek baino gehiagok asteburu pasan joateko eskatu zeniguten, baina, batetik, oso zaila izan zen guztiontzako egokia zen asteburua aukeratzea eta bestetik, dirulaguntzarik ez genuenez (eta ikasturte honetan ere dirulaguntzarik gabe jarraitzen dugu!!!) oso garesti aterako zitzaigun.

Asteburu euskalduna....
Non? Elantxoben.
Noiz? Azaroaren 6, 7 eta 8an (Azaroaren 6an, arratsaldeko 7:00etan Sestaotik aterako gara, Edur-Mendi tabernatik).
Prezioa: 40 euro (Aterpea, bidaia eta janaria barne, ostiraleko afaria izan ezik -Bakoitzak berea eraman behar du!-).
Egingo diren ekintzetako batzuk: mendi irteera, euskal dantza tailerra, bideoforuma, poteoa...
Oharra: aterpe batean lo egingo dugunez, lo sakua eraman behar da!!!
Informazio gehiagorako eta izena emateko, deitu 666057400 telefonora.
Ez pentsatu bitan eta anima zaitezte, lekuak mugatuta daude eta!
2009/10/19
Aurkezpenean ikaragarri ondo!!!
BERRIA egunkaria merkeago...

2009/10/16
Bertso Zakuto, afari desberdin bat!!

Menuak 18 euro balio du (lehen eta bigarren platerak, postrea, kafea eta edaria barne) izena emateko bidali email bat edo pasatu Santurtziko AEKtik zein Udal Euskaltegitik. Izena aldez aurretik eman behar da (azken eguna urriaren 28a). Anima zaitezte eta goza dezagun elkarrekin euskaltzale guztiok!!
Ekintzez betetako larunbata!!

Abentura kirol erakargarriak burutzeko parada egongo da tirolina eta paratuko den rokodromoari esker. Honez gain era guztietako tailerrak egingo dira: globloflexia, kometak, makillajea, kariokak, lepokoak, mozorroak, txapak, panpinak, postalak, opari kutxak, txotxongiloak…

Kontua, alabaina, ez da honetan geldituko eta azkenik Goloka antzerki talde bikainak bere azken emanaldia eskainiko digu: Tasmaniako deabrua kaiola barruan daraman gurditxoa, tximino bi ostruken gainean eta hartza bizikleta zaharrean. Ez da gutxi ezta? Bada goiz horretan gogotsu esnatu eta euskaraz aritu!!
2009/10/15
Patinatzea gustukoa al duzu?

Berbalagunera hurbildu!!!

Berbalagun bezalako mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea bada. Berdin dio zein den bere jatorria, adina, lanbidea edo zeintzuk bere zaletasunak, azken batean,eskuko behatzak ere ez direlako igualak. Azken finean, ezberdinak izan arren, euskarak batzen ditu Berbalagunak! Egitasmoen inguruko informazioa: http://praktikatu.blogspot.com/. Eta jakina, Sestaoko berbalagunok egiten dugun blog honetan ere!!!
Oraindik izena eman ez baduzu, eta interesatuta bazaude, datu hauek baino ez dituzu bete behar. Ez pentsatu birritan eta hurbildu Berbalagunera! Zure zain gaude-eta!
2009/10/14
Euskarazetamol, antzerkirako botika ona!!

Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu. Eta primeran ari gara, topera, flipatzen. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin jarrita gaudenean.

Aitarekin bidaian. Antzezlan paregabea

Eta azkenik, ahazten zaizu non zauden eta zergatik, eta nor zaren. Ahaztu. Dena. Ona eta txarra. Ahaztea merezi duena eta ahaztea lastima dena. Ez dago ahanzturarentzat hesirik. Nor izatetik ezer ez izatera eramaten zaitu ahanzturak. Zu, baina ez zu bakarrik: ezereza bihurtzen zarenean, beste guztiak zurekin. Gauza bakarra gogoan: zaharra, gero eta zaharrago. Erremediorik gabe. Atzera bueltarik gabe.
Berbalagunok antzerkira goaz!!
Berbalagun askok joango direla esan dute. Beraz, aukera aprobetxatu beste taldeetako berbalagunak ezagutzeko. Ez ahaztu hitzordua:
Noiz?Urriaren 23an, ostirala, 20:00etan.
Non? Musika eskolaren aretoan.
Prezioa: 6 euro.

Testu bizia, zorrotza eta indartsua, eszena beroen artean. Protagonisten oraina eta iragana, egiak eta gezurrak, ametsak eta oroimenak.... ia guztia... ohean!
2009/10/13
Berbataldeen ordutegiak

Momentuz, 7 talde sortu dira. Hauxek dira ordutegiak:
Astelehenetan, 18:30etatik aurrera, BOCK tabernan.
Astearteetan, 20:00etatik aurrera, Kasko metroaren irteeran.
Asteazkenetan, 19:30etatik aurrera, La Galeria tabernan.
Ostegunetan, 20:00etatik aurrera, Austri zapatadendaren aurrean.
Ostiraletan, 15:30etatik aurrera, Jai Alai tabernan. Eta beste talde bi gauez, 20:00etatik eta 20:30etatik aurrera, BOCK tabernan (gero, La Pela kaletik ibiltzeko.
Izena eman duzuen beste berbalagun batzuk gure deiaren zain zaude, zuek eskatutako egun eta ordutegietan ez baita momentuz talderik sortu. Pazientzia izan, laster barru jarriko baikara zuekin harremanetan!!

2009/10/07
Berbalagun aurkezpena, urriaren 16an!!

Honengatik urriaren 16an (ostirala) Kresalan 19:30etan egingo den aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, pasa den ikasturteko esperientziak eta pasarteen berri emango dizuegu eta berbalagunen testigantzak nahiz aurtengo erronkak entzungo ditugu. Aurkezpena bukatzeko nola ez, lunch eder eta oparoa izango dugu zain, eta azkenik berbalagun eta euskaltzaleok poteo bat egingo dugu Santurtziko kaleetatik, euskara berriro denon bilgune!! Anima zaitezte eta etorri!!

Jazz eta Bluesa Belceblues taldearen eskutik.

Lepel pelikula eskoletako ikasleentzat!!
Lepel bederatzi urteko mutikoaren gorabeherak kontatzen ditu filmak. Bere gurasoak desagertu egingo dira, eta Koppenol amona maltzurrak esklabu moduan hartuko du.

Urria euskaraz blai datorkigu!!
2009/10/02
Berbalagunok berriro elkartuko gara!!!
Partehartzea doakoa da.

*Norentzat da BERBALAGUN?
Euskara ikaslearentzat: Euskaltegian bazaude edo egon bazara, baina ez baduzu norekin hitz egin hemen duzu aukera.
Euskaldunarentzat: Normalean gazteleraz egin arren euskaraz gehiagotan egin gura baduzu, hemen duzu aukera.
Euskara ez dakienarentzat: Agendaren bitartez euskarak dituen baliabideekin gozatzeko, hemen duzu aukera.
*Zer eskaintzen du BERBALAGUNak?
Berbalagunak: Adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta lauzpabost laguneko taldeak osatuko dira. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta talde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu.
Euskararen Agenda: Ikastaroak, txangoak, kultur ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, errezitaldiak, bertso saioak, diaporamak, eztabaida foroak, hitzaldiak, erakusketak..
Euskaraz jendea ezagutu eta ondo pasatu gura baduzu, ez izan dudarik. Berbalaguna izan nahi duzu!! Animatzen bazara, izena eman dezakezu Sestaoko AEKn edo edo Udal Euskaltegian . Bestela, bidaliguzu email bat.
PRAKTIKATU GUREKIN!!!

Nafarroa Oinez eta Kilometroak!

Urriari hasiera bikaina emango diogu jarraian datozen planekin:
Urriaren 18an (igandea) Etxarri-Aranatzen egingo den Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatuko dute Sestaoko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak eta Gaztelekuk. Irteera 9:00etan, Kasko geltokian eta itzulera 20:00etan. Autobusak 5 euro balio du. Interesatuta bazaudete edo informazio gehiago nahi baldin baduzue, hurbildu Gaztelekura (Iberia kalea). Hori bai, izena emateko azken eguna urriaren 15a da!
Bestalde, ez ahaztu Gipuzkoako ikastolen jaia, Kilometroak, igande honetan (urriak 4) Donostian izango dela!!

Animatu eta hartu parte!! Jalgi hadi euskara kalera!