pestañak

Olentzero ezkerraldera iritsiko da



Abenduaren 24an, herriko hainbat eragileri esker, Euskal Kulturaren pertsonaiarik ezagunetariko bat ezkerraldera helduko da kaleak alaitzera; Olentzero, hain zuzen ere. Herrian, egun osoan hainbat ekintza izango ditugu Olentzeroren etorrera ospateko: Dantzak, kalejirak, kantuak... Olentzerori behar bezalako ongi etorria egiteko prest?

"ISLANDIA BIZIKLETAZ" ikusentzunezkoa Portun



Mikel Arieta-Araunabeñak, gure berbalagunetariko batek, udaberrian Islandia ezagutzeko herrialdeari bizikletaz buelta ematea erabaki zuen. Bertan bizitakoak argazkiz eta hitzez kontatuko dizkigu. ZATOZ!!!

DATA: ABENDUAK 20 ASTEARTEA
LEKUA:
ELAI-ALAIren txokoa (Santa Maria kalea-Portugalete)
ORDUA: 19,00etatik aurrera

Negu Eguna jaia Mamarigan!!!





23an, Kultur Etxeak antolatuta, Negu Eguna jaia izango dugu Mamarigan arratsalde osoan. Egun honetarako, Kultur Etxeak hainbat ekintza antolatu ditu, hala nola, umeentzako ipuin eta jolasak, bertsolariak, Aldats musika taldearen kontzertua... Negua heldu arren, ongi etorri beroa egingo diogu. Neguko solstizioa ate joka daukagu!

Egun honen inguruko informazio gehiagorik nahi izanez gero: http://kulturetxea.jimdo.com/

Mendilagunen irteera bertan behera

Eguraldia dela eta, irteera bertan behera.

Andolin Eguzkitza gogoan



Andolin Eguzkitza zena gogoan izango dute datorren ostiralean, abenduaren 16an, Santurtzin, jaio zen herrian, eta egun horretatik aurrera txoko bat izango du zabalduko den zentro kultural berrian, hots, Mamariga Kulturgunean. Zentro hori ostiralean bertan inauguratuko da, eta, Andolin Eguzkitzaren omenezko panel bat ikusgai jarriko dute.

Ikastaroen jaia Mamarigan!!!



Abenduaren 16an Mamarigako Kultur Etxearen Ikastaroen Jaia ospatuko dugu 19:00etatik aurrera. 19:00etan poteoa egingo da Mamarigako tabernetatik. 20:00etan Kultur Etxean hainbat ekitaldi izango ditugu gozatzeko: Bideo emanaldia, pintxo jana, giro paregabea arratsalde osoan.

Parte hartzeko era asko daude, hala nola, antolaketan lagunduz (pintxoak eginez); pintxoak janez ere lagundu daiteke, baina jan ahal izateko egin behar, ezta? Edo ekintzetara joanez.

Autogestioaren bidez ametsak gauzatzen. Babes dezagun ametsez betetako kutxa eder hau!

Informazio gehiagorako: http://www.kulturetxea.com/.



Mendilagunak Castro Grandera



Igande honetan mendilagunek Castro Grande izeneko mendia igoko dute. Agendan Peña Angulo agertzen bada ere, oker bat da. Beraz, oraingoan Castro Grandera. 09.00etan Santurtziko tren geltokian.




Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.






Formakuntza ikastaroak



Mamarigako Kultur Etxeak atolatuta, abenduan formakuntza ikastaro hauek izango ditugu GITE-IPESen eskutik:
ABENDUAK 14, 19:00-21:00: "Emakumeak komunikabideetan": tailerra eta hausnarketa.

ABENDUAK 15, 19:30-21:00: "Emakumeak eta kontsumismoa": hitzaldi-eztabaida.





Kartzelan nire bizitza osoan



Abenduaren 9an, Mumia Abu-Jamal presoari buruzko "Kartzelan nire bizitza osoan" izeneko dokumentala La Kelo Gaztetxean emango dute 19:00etan euskaraz azpititulatuta. Informazio gehiagorako: http://www.lakelogaztetxea.blogspot.com/.



Abenduaren 3ko bertso bazkaria



Larunbatean, Mamarigan bertsoez gozatu genuen antolatutako bertso bazkarian. Beñat, Peio eta Imanol bertsolariekin ederto pasa genuen, giro ederrean (argazkian daudenak); Unai eta Indhira trikitilariek musikaz lagundu zuten. Giro ederra goizetik izan genuen Bai Esan eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteek antolatutako trikibiali esker. Ezin izan bazineten joan, egon lasai beste bat egingo baitugu.

9 argazki besterik ez dugu. Argazkirik baduzue, bidali, mesedez, ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org. Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Euskaraz bizi zuen aukera eta eskubidea baita!

Mila esker guzti-guztioi!

Argazki eta Lelo kuttunena lehiaketa



11 argazki jaso egin ditugu. Astebete duzue argazki eta lelorik onena aukeratzeko; nola? ezkerraldea@aek.org helbidera mezu bat bidalita.

Argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Sartu, begiratu, erabaki eta botoa eman!
Berbalagunok, hemen duzue abenduko agenda!!!
Hori bai, hilabete hau ekintzez gainezka dator eta ekintza guztiak ezin izan ditugu jarri. Adi blog eta facebook-eko berriei, hemen izango baituzue guztien berri!!!!
Gora Ezkerralde euskalduna!!!!

Bertsoaz gozatzeko aukera politak



Aukera bi dituzue, bata Barakaldon eta bestea Sestaon, bertsoaz gozatzeko:

BARAKALDO

NON: Barakaldoko Hizkuntza Eskolako areto nagusian

ZER: Bertso saio

NOIZ: Abendaren 1ean, arratsaldeko 18:15ean

NOR: Onintza Enbeita, Etxahun Lekue eta Ibon Ajuria, Xabi Enbeitak gidatuta.



SESTAO

ZER: Bertso afaria

NOIZ: Abenduaren 2an

NON: Tiketak salgai Sestaoko AEKn eta Udal Euskaltegian (erosteko azken eguna, abenduak 1)

NOR: Jon Maia eta Arkaitz Estiballes

Berbalagun bertsozaleak, ez zarete kexatuko ezta? Animatu eta parte hartu!!!!

GARTXOT filma PORTUGALETEn ikusgai




Bai bai, ez zabiltzate ametsetan, EGIA DA, Portugaleteko zinema aretoetan euskerazko pelikula berri bat proiektatzen ari dira eta hau APROBETXATU BEHARRA dago. Filma, estreinatu duten pelikula berri bat da: GARTXOT.

Filmaren sinopsia: http://www.gartxotfilma.com/
Ordutegiak: http://www.cinesballonti.com/

Gainera BERBALAGUN izateagatik prezio merkeagoa izango dugu: 5,50 euro. Senitarteko, bikote edo lagun batekin ere etorri nahi izanez gero aurrera!! Portuko berbalagunok igandeko bigarren emanaldirako hitzordua egin dugu txarteldegian bertan. Edozein egunetan joan zaitezkete (datorren ostegunerarte egongo da), deskonturako e-mail honen kopia bat erakutsi beharko duzue!!!

Magiari buruzko hitzaldia



Euskara Sailak antolatuta, abenduaren 1ean Eriz magoak magiari buruzko hitzaldia emango digu 20:00etan Kresala aretoan. Urteak daramatza Erizek haur eta helduei magiaren nondik norakoak erakusten. Bera doan ikusteko aukera paregabea!.

"8 begi" antzezlana



Gilkitxaro konpainia Galder Perezek eta Ane Zabalak osatzen dute eta bion artean eskainiko dute lau dimentsioko lan hau azaroaren 30ean 20:00etan Kresala aretoan (doan); Euskara Sailak antolatuta. Munduari begiratzeko era berri bat. "8 begi" kafe antzerki giroko komedia ero eta erritmo bizikoa da. Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek parte hartzen dute publikoarekin harreman zuzen eta etengabea eragiten duen antzezlan honetan.




"Auzolanaren kultura" liburuaren aurkezpena



Azaroaren 30ean, asteazkena, Mamarigako Kultur Etxean "Auzolanaren kultura" liburuaren aurkezpena izango dugu 19:30ean.

Auzolanaren kultura. Iraganaren ondarea, orainaren lanabesa, etorkizunaren giltza.
Auzolana antzinako garaietatik iritsi zaigun lan-sistema da, komunitate bateko kideen arteko elkarlanean oinarrituta dagoena. Lan-sistema baino, herriak ekiteko, antolatzeko eta bere burua eratzeko duen modua da.Azterketa historikoaren eta hausnarketaren bidez, liburu honek gure herrian auzolana zer izan den eta zer den azaldu nahi du. Euskal herri-izaeraren ondare gisa, duen balioa aitortu nahi dio, erlikia historikotzat hartu beharrean, orainaren lanabesa eta etorkizunaren giltza dela frogatuz.

"Adin txikikoen zentroak" hitzaldia



Bihar 12:00etan "Adin txikikoen zentroak, desarrollismoaren beste negozio bat" izeneko hitzaldia izango dugu Santurtziko La Kelo Gaztetxean Durangaldeko Talde Antidesarrollistari esker. Informazio gehiagorako sakatu hemen.






"Inorako bidaia" antzezlana



20:15 ziren eta SKAko eskaileretan jende andana, berbalagunak, Udal Euskaltegiko ikasleak, AEK-koak, herritarrak, den-denok "Inorako bidaia" antzezlana ikusteko asmoz, irrikan. Frankismoaren garaian kokatzen den istorio hau benetakoa da Santurtzin gertatu baitzen. Protagonistek bidaia luze bat egingo dute, askatasunaren bila; fraskismoaren errepresiotik ihes eginez; bidaia berezia, ezta? Bidaia hau bezain berezia den antzezlan hau ikustea merezi du gure historia baita. Santurtziko historia eta, egia esan, edozein herritako historia.

Hura arrakasta izan zuena! 100 berbalagun inguru elkartu ginen antzezlan bat euskaraz gozatzeko asmoz. Mila esker Santurtzi poliki-poliki euskalduntzeagatik!

Xentimorik gabe


Gogoratu gaur, 19:30etan, San Bizenteko Kultur Etxean "Xentimorik gabe" antzezlana izango dugula.

Anima zaitezte tartetxo dibertigari hau gurekin konpartitzera!!!

Bertso bazkaria



Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta ospatzeko Xaribari AEK-k bertso bazkaria antolatu du Mamarigako Itsasoko Ama eskolan 15:00etan. Goizetik giro ederra izango dugu Bai Esan euskara elkarteak triki poteoa antolatu baitu

Esan dezagun ozen Santurtzin euskaraz bizi nahi dugula, gure eskubidea da eta. Dena den, eguneroko aldarrikapena da, santurtziarrok garelako, Santurtzin bizi garelako eta bizi nahi dugulako.

Izena emateko: www.ezkerraldea@aek.org helbidera mezu bat bidalita edota Santurtziko eta Portugaleteko AEKn. Prezioa: 18€ (bazkaria, edaria eta bertsolariak). Menua zehazteke dago, baina goxo-goxoa izango da, zalantza barik; bertsolariak ere goxo-goxoak.

Animatu eta parte hartu!




Olentzerori gutunen sariketa



Urtero bezala Gabonak gero eta hurbilago daude, neguko solstizioa gero eta hurbilago eta Olentzero Serantesen daukagu jo ta su opariak prestatzen; eta urtero bezala Euskara Sailak antolatzen duen Olentzerori euskarazko gutunen sariketa martxan da. Azaroaren 15etik abenduaren 15era, biak barne, gutunak aurkezteko epea izango duzue.

Idazlanak non aurkeztu
Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloan, 08:00etatik 14:00etara, edota honako helbidera bidaliz: Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloa, Murrieta etorbidea, 6, 48980 Santurtzi (Bizkaia). Udalaren web orrialdean oinarriak dauzkazue: http://www.santurtzi.net/.



Argazki eta Lelo kuttunena lehiaketa



Abenduaren 3ko Euskararen Eguna dela eta, argazki eta lelo lehiaketa antolatzea pentsatu egin dugu. Zure herrian euskararekin lotzen duzun argazkirik kuttunena hartu eta leloa jarri. Edozein argazki mota izan daiteke, leku bat, egoera bat, lagunekin egindakoa... Garrantzitsuena da zuentzat zentzu berezia izatea.

Bilatu, egin argazkia eta bidali abenduaren 3a baino lehen ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org.

Berbalagunen blogean bozka eman argazki eta lelorik onenari abenduaren 5etik 9ra. Abenduaren 16an irabazlea nor den jakingo dugu. Animo, saria du eta!

Gora Ezkerraldea Euskaldun!

Mendilagunak Tologorrira



Azaroaren 19an, larunbata, Tologorri mendira abiatuko gara. Honetarako, 09:00etan Santurtziko tren geltokian geratu gara. Tologorri edo Iturrigorri Arabako ipar-mendebaldean dagoen mendia da, Salbadako mendilerroan eta Aiaraldean kokatutakoa. 1.068 metroko altueran dago tontorra.

Eguraldiak lagunduz gero, ikuspegi ederra izango dugu. Argazki ederrak ateratzen ahaleginduko gara denok gozatzeko. Berriz ere, euskara beste gailur batera helduko da oihartzun handia izateko, denek entzun dezaten.

Irteeraren datuak hauexek dira:http://luberri.net/node/12255.




Berbazinema: "80 egunean"


Ostegunean, hilak 17, euskal zinemaz gozatzeko aukera izango dugu. San Bizenteko kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan "80 egunean" filma izango dugu ikusgai.
Animatu eta hurbil zaitezte!

"Inorako bidaia" antzezlana



Azaroaren 24an, osteguna, SKAra joango gara "Inorako bidaia" antzezlana ikustera . Jada, 25 lagun inguru gaude joateko prest. Berbalagunok deskontua daukagunez, gora gu, 2€ besterik ez da. Animatuz gero, bidali email bat 17a baino lehen honako helbidera: ezkerraldea@aek.org.

Hona hemen sinopsia:

Beldurrak desadostasuna itotzen duen garaian, herritarrak gauero biltzen dira mendiko herrixka bateko "Utopia" izeneko tabernan. Piok, tabernariak, egoera berri bat sortu nahian kontrabandozko uhinak irakurtzen dituen irratia erosi eta artxa jarri du. "Haizea eta Askatasuna" irrati saioa sintonizatu egin dute. Santurtziko kaitik bederatzi iheslari askatasunaren bila abiatu dira, Karmen egunean euskal marinelei eskaintzen zaien lore eskaintza aprobetxatuz. Mendiko herri hartako biztanleak "Utopia" tabernan inprobisatutako Montserrat belaontzian ontziratuz marinel bilakatu dira, Askatasuna helburu duen bidaia kolektiboan abiatuz.

Askatasuna; helburu ederra, ezta?

"Apaizac hobeto", bertan behera

Oraintxe esan digute "Apaizac hobeto" diaporamaren emanaldia Barakaldon bertan behera geratu dela, Jon Maiaren gaixotasuna dela eta.
Dena den, filmea osorik ikusteko aukera izango duzue, gaur gauean, ETBn.

Berkatu eragozpenak

Ilargiaren bi aldeak antzezlana




Igande honetan, azaroak 13, Santurtziko SKAn Ilargiaren bi aldeak antzezlana izango dugu ikusgai 18:00etan. Hika taldeak sortutako antzezlan hau familia osoarentzat da.

Hona hemen sinopsia:

Bizitza ez da berdina ilargiaren alde bietan. Batean, gazte bat pozik dabil gudetan jolasten. Bestean, berriz, beste gazte bat guda ahazteko asmoz, jolastu egiten da. Arte-adar anitz jorratzen duen ikuskizuna dugu hau, dantza, antzerkia eta zirkUa, dena oso bisuala, 7 urtetik gorakoentzat propio egindako erritmo eta egoera erakargarriz josia. Horrela, ikuskizunaren tarte batzuetan umeak protagonistekin identifikatzea lortuko dute.

"Apaizac hobeto" diaporama


Gaur, azaroak 10, "Apaizac hobeto" diaporama ikusteko aukera izango dugu Barakaldon. San Bizenteko Kultur etxean izango da 19:30etan.
Hurbil zaitezte eta gozatu!!!!
Barakaldoko Gaztebulegoak antolatutako ikastaroa dakarkizuegu oraingoan. Gidatze ekonomikoaren ingurukoa izango da, eta Abenduaren 3an egingo da, 18 eta 30 urte bitarteko gidarientzako izango da.
Izena emateko epea, azaroaren 24an bukatuko da
Anima zaitezte eta eman izena!!!!

"BERTSOLARI" DOKUMENTALA


DATORREN ASTELEHENEAN (azaroak 7) Portuko berbalagunekin batera......

Zatoz "BERTSOLARI" dokumentala ikustera!!!

ORDUA: 17,15etan.
LEKUA: Bilboko Alondigako sarrera nagusian (bertan geratuko gara).
SARRERA: 5 euro.

Sukaldaritza ikastaroa!!!!


Azaroaren lehenengo hiru asteartetan (8, 15, 22), sukaldaritza ikastaroa izango dugu Barakaldon.
2 orduko saioak izango dira (18:30-20:30) eta Gurutzetako Kultur etxean burutuko dira. Izena eman nahi baduzue, egin ezazue lehen bait lehen hemen:

sasiburu@gmail.com
AEK euskaltegia

Anima zaitezte eta ikasi sukaldatzen, euskaraz!!!!!

Sestaoko berbatopaketa


Ostiralean, 12 lagun inguru elkartu ginen Sestaoko berbapoteoan
Aupa zuek!!!! Ea hurrengoan gehiago gauden!!!!!

Argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eskerrik asko etorri zinetenoi, guztion artean Ezkerraldea euskalduntzeagatik!!!!

Azaroan Izenaduba Basora



Bai Esanek eta EHEk antolatuta, azaroaren 26an, larunbata, Olentzeroren etxera joango gara. Olentzeroren etxea edo Izenaduba Basoa Mungian kokatzen da eta bisita goizean egingo dugu, 10:30etik 12.30era. Bertan, bisita gidatua egiteaz gain, umeentzako jolasak egongo dira. Beraz, umerik baduzue eraman ahal izango dituzue. Sarrerak 7€ balio du (3 urtetik beherakoak doan). Eman izena azaroaren 18a baino lehen. Izena emateko:

AEKn eta Udal Euskaltegian edo mezu bat bidalita Bai Esanen helbidera: baiesan@kaixo.com.

Gainera, Olentzerok gutun bat bidali egin dizue;irakurri nahi? Hemen sakatu.

Museo eder honetan Euskal Herriko mitologian murgilduko gara eta hainbat pertsonaia berezi eta interesgarri ezagutuko ditugu. Magiaz betetako bidaia.

Anima zaitezte!





Kultur Etxearen hainbat ikastaro hastear!


Kaixo berbalagunak!
Mamarigako Kultur Etxean azaroan hainbat ikastaro hasiko dira. Oraindik izena eman dezakezue. Ikastaroak hauexek dira:
Bertsolaritza
Lehen sorospenak
Braile
Software libre, Linux
Onarrizko informatika
Costura de supervivencia
Patchwork
Izena emateko telefonoz zein emailez:
tfna: 94 493 78 60
mamarigakokultur@yahoo.es.
Auzolana, oraingo lanabesa eta etorkizunaren giltza.


Badugu hemen Azaroko agenda, bero-bero, labetik atera berri. Badakizu, ekintzen inguruko zeozer galdetu nahi baduzue, blog honen bitartez, telefonoz edo postaz egin dezakezuela.

Aupa Ezkerralde euskalduna!!!!

Barakaldoko berbapoteoa


Ostiralean talde majoa elkartu ginen Barakaldoko berbapoteoan. Argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eta gogoratu, bihar hitzordua daukagu Sestaon, 20:00etan Kasko metro geltokian.

Anima zaitezte!!!!!!

Portun MAGDALENAK egiteko tailerra



Gozozalea zara?? Sukaldean ibiltzea gustoko duzu?? Urriaren 26an asteazkenean, PORTUGALETEko berbalagunek antolatuta txokolatezko magdalenak egiteko ikastaroa egingo dugu. Hitzordua: 19,15etan (El Cristo enparantzan).


Amantal bat besterik ez duzue ekarri behar, osagaiak eta tresnak gure kontu. Beranduago bazatozte ZUBELDIA ikastetxearen aurrean dagoen txoko baten izango gara. Oraindik ere izena emateko garaiz zabiltzate: 637 525 163 edota alfre-e@aek.org

Larunbatean Donostian egun-pasa




Larunbatean, urriak 22, ezkerraldeko berbalagunok Donostian izan ginen. Bai Esanek antolatutako txango ederra egin genuen non Donostia hiria hobeto ezagutu genuen. Bertan Untzi-Museoa bisitatu genuen Baleazaleak erakusketaz gozatuz. Erakusketa honi esker euskal baleazaleen bizimodu latza sakon ezagutu genuen Aitor gidariaren azalpenei esker. Ondoren itsaspean murgildu ginen bertan bizi diren arrainak ezagutzeko (bidaia birtuala).

Eguraldi ederra aprobetxatuz hondartzan bazkaldu genuen, toaila eta guzti!. Bazkalostean, ibilaldi gidatua egin genuen Donostian zehar, ibilaldi historikoa. Ibilaldiaren ostean, eguna borobiltzeko, alde zaharrean egonda poteo labur bat burutu genuen.

Egun euskalduna hiri eder batean; gehiagorik eskatu daiteke?

Goiko argazkian . Untzi-Museoaren sarreran gaude, sartzeko prest!. Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

Berbatopaketa Barakaldon!!!!


Ostiral honetan, hilak 21, Barakaldoko berbalagunak elkartuko gara poteotxoa egiteko. Bagatzako metro geltokian geratuko gara (San Eloy aldekoa) 20:00etan.

Anima zaitezte, gonbidatu lagunak eta egin euskaraz!!!
ZU FALTA ZARA!!!

Aurrera Ezkerraldeko Berbalagunak!!!!

Mendilagunak Beriainera



Berriz ere Mendilagun taldea martxan da, berriz ere mendiz mendi euskaraz ibiltzeko abagunea datorkigu mendilagunei esker. Egutegia prest dago, eta ikasturte honetako lehenengo irteera igande honetan egingo dute (urriak 23). Beriain edo San Donato mendira abiatuko dira.

Mendi eder hau Nafarroan kokatzen da. Tontorra inguratzen duten amildegiak direla eta tontorrera igotzea zaila ematen badu ere, ez da hainbesterako. Gertu San Donato eta San Kaietano ermita, Alto Redondo trikuharria, San Pedro ermita eta San Bartolome ermita topa ditzakegu.

Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Geralekua: Santurtziko tren geltokia.

Ordua: 08:30ean.

Anima zaitezte!



Donostiako Untzi Museora



Larunbat honetan, urriak 22, Bai Esan euskara elkarteak eta EHEk antolatuta, Donostiara joango gara egun-pasa. Bertan, hainbat ekintza egingo ditugu. Hemen duzue plan ikaragarri honen egitaraua: 9:00etan Santurtzitik irten (egon parkeko arkupeetan 8:45ean);10:30ean Euskal baleazaleak erakusketa ikusi Untzi Museoan; 12:00etan Itsas Zabalean ur azpiko bidaia; 12:15ean Libre (bazkaltzeko eta); 16:00etan ibilaldi gidatua Donostiatik; 17:30ean Libre (Donostiako berbalagunekin poteoa); 20:00etan Santurtzira.

Joan nahi baduzue, eman izena lehenbailehen. Izena emateko: baiesan@kaixo.com.

Txango eder honen inguruko informazio gehiagorik jaso nahi baduzue sakatu hemen.

Honetaz gain, "Euskarak behar zaitu" kanpaina abian da. Euskaraz berba egiteaz gain, euskarari laguntzeko beste era bat Bai Esan elkartearen partaide izatea izan daiteke. Elkarte honen kide izan nahi baduzu, email bat bidali dezakezu helbide honetara: baiesan@kaixo.com

Etxeko garagardoa egiteko tailerra



Larunbatean, urriak 22, Mamarigako Kultur Etxean etxeko garagardoa egiteko tailerra egingo dute 11:00etatik aurrera. Aurrekoetan egin den legez, bertan bazkalduko dute. Animatuz gero, bidali email bat ondorengo helbideari: mamarigakokultur@yahoo.es.

Egun zoragarria pasatzeko aukera Kultur Etxeari esker!





Berbalagun jaia




Ostiralean, urriak 14, Berbalagun Jaia ospatu genuen Santurtziko Txitxarra kalean. 35 bat lagun,trikitilariak barne, elkartu ginen ikasturte berriaren hasiera ospatzeko. Berbalagunen 4. ikasturtea, 4 urte igaro dira egitasmo eder hau jaio zenetik; 4 urte Santurtzi poliki-poliki euskalduntzen. Gero eta jende gehiago duen proiektu arrakastatsu honetan aniztasuna da nagusi: Zaharrak eta gazteak, langileak eta ikasleak...

Euskararekiko konpromisoak batu gaitu eta batu gintuen ostiralean argazkietan ikusten den bezala:

Gora jai herrikoiak!!!!!

Gaurtik hasita, eta iganderarte, jai herrikoiekin hitzordua duzue Barakaldoko Bagatza auzoan.
Erromeria, euskal dantzak, tailerrak, sukaldaritza txapelketak,... hurbil zaitezte eta gozatu!!!!

Jaien egitarau hemen

Irabazle eta galtzaile filma ikusgai



Urriaren 14 eta 17an, Euskara Sailak antolatuta, Lehen Hezkuntzako ikasleek Irabazle eta galtzaile filma ikusteko aukera izango dute eskola orduetan.


Sinopsia

Hamaika modu daude bizitzan irabazteko. Fredrik hamar urte dituen Magda neskatilaren aita da. Tipo dibertigarria eta jockey saiatua da, eta, itxura denez, bere ametsetako zaldia aurkitu du azkenean.Dena den, badirudi zaldi horrek, ez duela irabazteko gogorik. Fredrik-ek gero eta denbora luzeago eskainiko dio zaldiari, eta gero eta gutxiago alabari, eskolako 60 metroko lasterketarako gogoz prestatzen ari baita. Aita gutxitan ikusten duenez, Magda amonarekin joaten da sarri bingo areto batera. Bertan, Helena ezagutuko du, bingoko langilea eta bizitzan irabaztea ere bilatzen duena.
Baliteke Helena ez izatea Fredriken ametsetako emakumea, baina bizitza, maitasuna eta aitatasuna zer den erakutsiko dio, eta bizitzan irabazteko benetan zer behar den.

Berbalagun jaia



Ostiral honetan, urriak 14, berbatopaketa egingo dugu Txitxarran, peatonaleko eskultura ondoan, 20:00etan ikasturte berria agurtzeko. Trikitixak lagunduta kalejira koloretsua egingo dugu Txitxarrako tabernak alaituz eta euskaraz betez. Euskaldun guztiak gonbidatuta zaudete, gizon eta emakumeak, zahar eta gazteak... Den-denak!

Baten bat ezagutzen baduzue euskalduna dena eta Berbalagunen parte hartu nahi duena, animatu, konbentzitu Berbalagunek behar du eta!. Beraz, ostiral honetan, peatonalean hitzordua izango dugu euskararen alde.

Animatu eta parte hartu!

Mila esker Ezkerraldea poliki-poliki euskalduntzen duzuen guztioi!

Berria ikaslagun




Ikasturte berriarekin batera BERRIA egunkariaren eskaintza datorkigu. Euskaltegian ikasten baduzu edota berbalaguna bazara, aukera paregabea daukazu beste urrats bat egiteko euskararen alde, beste urrats bat ikasteko BERRIAri esker. Larunbateko eta igandeko BERRIAk %50 merkeago!.


Nola? Euskaltegian duzuen fitxa betez. Interesaturik bazaudete, jo euskaltegira eta fitxa bete. Bete ostean euskaltegiak berak BERRIAra datuak bidali egingo ditu eta hau zuekin harremanetan jarriko da.


Irakurri euskaraz, informatu euskaraz!

Nafarroa Oinez 2011


Barakaldoko Gazte bulegoak autobusa antolatuko du, igande honetan, hilak 16, Nafarroa Oinez-era joateko.
18-30 urte bitartekoentzat izango da. Dena den, informazio gehiago behar baduzue, hona hemen telefonoa:
94 478 95 96 (Ana)

Perurena Barakaldon eta afaria Portugaleten


Gogoratu bihar ekintza bi izango ditugula Ezkerraldean:

Lehenengoa Barakaldon izango da, San Bizente auzoko kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Iñaki Perurenak bere "Harri eta herri" hitzaldia eskainiko du.

Bigarrena, Portugaleten izango da. Berbalagunen afaria antolatu dute. 20:00etan Portugaleteko AEK-n lotu dira ondoren afaltzera joateko.


Aurrera Ezkerraldeko Berbalagunak!!!!!!