pestaƱak

"Lagun izoztua" Santurtziko Irakurzale klubean

Hurrengo astelehenean, maiatzak 6, Sarrionandiaren Lagun izoztua liburuaren inguruan berba egiteko elkartuko gara, betiko lekuan, hau da, Santurtziko AEKn 19:15ean. Bertan, liburuaz berba egiteaz gain irakurriko dugun hurrengo liburua aukeratuko dugu eta blogean argitaratuko dugu, nahi izanez gero, hurrengo topaketan parte har dezazuen.

Xaribari AEKren sagardotegia maiatzaren 4an!

Berandu, baina heldu da. Urtero Xaribari AEK-k antoltzen duen sagardotegia datorkigu; noiz? maiatzaren 4an; nora? Hernaniko Larre-gain sagardotegira. Urtero bezala, afaltzera joango gara, eta afalostean etxera, zintzo-zintzo. Santurtziko arkupeetatik 17:00etan aterako gara eta 01:00etan buelta. Prezioa: 30€ ( menua, autobusa eta giro ederra barne).
Izena emateko:
- Santurtzi eta Portugaleteko AEKn

Animatu, ederto pasako duzue eta!!

Harizko eskumuturrekoan egiteko tailerra!!!

Datorren astean, Sestaoko Gurasolagunek antolatutako beste tailerra izango dugu: harizko eskumuturrekoak egiten ikasteko tailerra.

Adin desberdineko umeak egongo direnez, eskumuturreko mota batzuk egiten ikasiko dugu, bakoitza adin tarte bati egokituta.

Anima zaitezte, nagusi zein txikiek ikasteko aukera polita izango da! 

Asteazkenean, apirilak 24, arratsaldeko 18:00etan Sestaoko AEK euskaltegian. 

Etortzeko asmorik baduzue, bidali mesedez posta elktronikoa helbide honetara: aintzane-p@aek.org edo pasatu AEK euskaltegitik.

Zuen zain egongo gara!!!

PORTUGALETEN FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN


Soinujolearen semea antzezlana Santurtziko SKAn

Bernardo Atxagaren izen bereko eleberriaren egokitzapena antzerkirako. Bi lagunen arteko harremana, Gerra Zibila, frankismoa, 70eko hamarkadaren hasiera eta ETAn izandako jarduna: borroka, erbestea, espetxealdia... Urte askoren buruan lagunak berriro elkartuko dira...

Oso aukera ona euskarazko antzerkiaz gozatzeko. Gainera, gogoratu berbalagunok %50eko deskontua daukagula, eta hau aprobetxatu behar dugu. Antzezlana maiatzaren 10ean, ostirala, izango da 20:30ean. Prezioa: 6€. izena emateko: ezkerraldea@aek.org.

Antzezlanaren ostean, ostirala izanda, poteo bat egin genezake, aspaldian ez dugu egin eta.

La Keloren 14. urteurrena

Apirilaren 19tik 28ra Santurtziko La Kelo gaztetxeak bere 14. urteurrena ospatuko du. 14 urtez autogestioaren aldeko apustua eginez. 14 urte luze hauetan euskal kultura zabaltzea helburu izan duten ekintza pilo bat antolatu du, besteak beste, hitzaldiak, antzezlanak eta kontzertuak. 14. urteurrena ez da salbuespena izango; izan ere, euskarazko hainbat ekintza antolatu ditu:
Apirilaren 20an bertso bazkaria 14:30ean eta kontzertuak: Hil Aiari eta Erroma.
Apirilaren 27an Publikoari gorroto antzezlan paregabea 20:00etan (3€).

Animatu eta parte hartu!

Portugaleten KROKETEN MARATOIA



Portugaleten ostiral honetan KROKETEN MARATOIA. Talde txiki bat eratu eta zuek prestatutako 12 kroketarekin (gutxienez 12) etor zaitezte La Guia txokora. Masa eginda eta kroketak borobil formarekin ekar itzazue. Osagaiak nahi dituzuenak. Kroketak txokoan frijituko dira eta gero mahai gainean aurkeztu!! Sari ikusgarria jokoan!! Portuko 4 sukaldari euskaldunek osatutako epaiamahai batek ebatzia emango du. Izena emateko: alfre-e@aek.org

DATA: Apirilak 12 Ostirala
LEKUA: Koskojales kaleko "La Guia" txokoa (Portugalete)
ORDUA: 19:30ean kroketak frijitzen hasteko ordua 20:00etan aurkezpena

Martxoko euritakoak margotzeko II. tailerra Santurtzin

Martxoan, Santurtziko Artelier estudioan bi talde sortu genituen euritakoak margotzeko. Hementxe dituzue II. taldearen argazkiak: http://www.flickr.com/photos/santurtzineuskaraz/sets/72157633201015051/

Kamisetak margotzeko tailerra maiatzean

Kamisetak margotzeko tailerra atzeratu egin dugu. Bihar izan beharrean, apirilak 10, maiatzaren 8an izango da, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Santurtziko AEKn. Tailerra doan da, eta eraman beharreko gauza bakarra margotu nahi izango duzuen kamiseta da. Izena emateko: ezkerraldea@aek.org
Gehienez 12 lagun.

Apirileko agenda!!!!

Hemen duzue apirileko agenda!!! Aukera asko euskaraz gozatzeko!!!