2013/05/29

BERRIAk 10 urte

BERRIAk aurten 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. Ospatzeko, hamarnaka kontatzekoak gara lelopean 32 kultur ekitaldi antolatu ditu; horietako bat Santurtzin:

RUPER ORDORIKAren kontzertua, ekainaren 14an, barikua, 20:30ean SKAn. Sarrerak salgai daude hemen: http://www.berria.info/berriataldea/agenda_ikusi.php
Prezioa: 10€

Kontzertuaren aurretik, Zertan ari da BERRIA? aurkezpena egongo da. Ondoren, BERRIAk hamar urte bideoa, eta, amaitzeko, kontzertua.


Euskara hutsean dagoen egunkari bakarrak behar gaitu, euskarak bizirauteko BERRIA behar du, eta guk euskaraz bizi nahi dugu, gure erabakia da eta.

Santurtziko Bai Esan euskara elkarteak hainbat sarrera zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko bidali mezu bat ondoko helbidera: baiesan@kaixo.com

No comments:

Post a Comment