2013/05/08

Mintza Eguna badator!

Gure Eguna gero eta hurbilago dago, eta aurten Elgoibarren izango dugu hitzordua ekainaren 1ean. Izan ere Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu, eta ospatzeko mintzalagun, mintzakide eta berbalagunok elkartu nahi gaitu. Urtero bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute gure elgoibartarrek egun ederra pasa dezagun. Gogoratu bazkarirako txartela erosi beharko duzuela; nola? Zuen tokian tokiko dinamizatzailearekin harremanetan jarriz. Txartelen prezioa 20€-koa (bazkaria+kafea+kopa).
Eman izena maiatzaren 24a baino lehen.

Informazio gehiagorako: http://www.mintzapraktika.org/bloga/?p=206

Berriz ere mingainak dantzan! 

No comments:

Post a Comment