Santurtzin martxoaren 7an, ostirala, antzelan hau ikusteko aukera izango dugu Serantes Kultur Aretoan 20:30ean:
Mikel Laboari buruzko ikuskizun honetan musika eta antzerkia eskutik
helduta agertuko zaizkigu, eta bertan irudi hunkigarriak eta musikari
aparta honen kanten zatiak gozatzeko aukera izango dugu.
Oholtzan
bost musikarik egingo dute topo, etxeko egongelan egongo balira bezala,
elurte handia erori eta dena geldiarazi balu bezala, denborak beste
denboraldi bat hartuko du, eta ilunabarrean kanpotik etxe barrura
(oholtzara) argia sartzen den arren, argia piztuko dute, argi beroa,
intimoa... eta elkartzeko gogoa ere piztu egingo da, oroitzapenak
konpartitzeko gogoa, barre egitekoa...
Eta kantatzen hasiko
dira, Mikelen kanta bat jakina. Eta txoriei buruz esaten zuenaz
solastuko dira, elurraz...., psikiatriaz..., konfiantzaz...,
komunikatzeko bere inkomunikazioaz... bere lotsaz eta irribarreaz...,
bere ausardi artistikoaz...
Hori guztiori batzuetan doinu edo
nota ezagunek lagunduta, eta beste batzuetan doinu berriek, bereziek,
harrigarriek. Den-dena, jakina, Mikelen gisara, horrela ikasi genion
eta.
Berbalagunentzat sarrera 6 euroan izango da. Gaurtik hasita eta martxoaren 5era arte
ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi sarrera eskatzeko.